Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Eredu ekonomikoa, ekonomian, prozesu ekonomikoak azaltzeko erabiltzen den eraikuntza teoriko bat da, aldagaien multzo bat eta haien arteko erlazio logiko edota kuantitatiboak erabiliz sortutakoa.

Prozesu edo fenomeno ekonomikoen errepresentazio, proposamen edo, modu zabalago batean, kontzeptu proposizional edo metodologiko bat bezala uler daiteke. Beste diziplinetan bezala, ereduak orokorrean errepresentazio ideal edo sinplifikatuak dira, sistema konplexuagoak ulertzen laguntzeko balio dutenak.

Ekonomiak nola jarduten duen ezagutzeko erabiltzen dira ereduak, ekintzen portaeren aurresanak burutzeko eta efektuak zehazteko, edo haien inguruko erabakiak hartzeko.

Aurrekoak iradokitzen duen bezala, modelo batek aspektuen irudikapen bat osatu dezake orokorragoak edo espezifikoagoak izan daitezen. Arau paper edo deskribatzaile bat izan dezake,eta abar.

Kanpo estekak

aldatu