Erich Heckel
Erich Heckel (Döbeln, 1883ko uztailaren 31 – Radolfzell, 1970eko urtarrilaren 27a) alemaniar margolari eta grabatzailea izan zen. Die Brücke (Zubia) taldearen sortzaileetako bat izan zen, Fritz Bleyl, Ernst Ludwig Kirchner eta Karl Schmidt-Rottluffekin batera. Arkitekturako ikasketak Dresdenen utzi zituen Die Brücke taldean aritzeko, eta idazkari eta diruzain izan zen. Laurek Edvard Munch miresten zuten eta neo-erromantizismo alemaniarraren eta espresionismo modernoaren arteko zubi izan nahi zuten. 1913an taldea desegin zuten eta Heckelek Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen anbulantzia gidari gisa. 1937an alderdi naziak bere artea endekatutzat jo zuen eta jendaurrean erakustea debekatu zion. Karlsruhe Akademiako irakaslea izan zen 1955era arte eta margotzen jarraitu zuen hil zen arte.
Erich Heckel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Döbeln, 1883ko uztailaren 31 |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Radolfzell am Bodensee, 1970eko urtarrilaren 27a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, unibertsitateko irakaslea, grabatzailea, ilustratzailea, argazkilaria, marrazkilaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Academy of Fine Arts, Karlsruhe (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Die Brücke (taldea) Berlin Secession (en) |
Mugimendua | espresionismoa |
erich-heckel.de |