Erromantxe
Erromantxea erretorromanieraren dialektoetako bat da, eta Suitzako lau hizkuntza ofizialetako bat, alemanarekin, frantsesarekin eta italierarekin batera. Suitzako % 0,5-0,9 inguruk hitz egiten dute, ia 35.100 hiztunek (2000ko inkesta baten arabera) ama hizkuntza dute, eta Grisonia kantonamenduan bizi dira gehienak.
Erromantxea | |
---|---|
rumantsch | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Suitza |
Hiztunak | 35.000 |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Suitza |
Eskualdea | Grisonia |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | - |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) erretorromaniera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa eta noun-adjective (en) |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | rm |
ISO 639-2 | roh |
ISO 639-3 | roh |
Ethnologue | roh |
Glottolog | roma1326 |
Wikipedia | rm |
Linguasphere | 51-AAA-k |
UNESCO | 406 |
IETF | rm |
Endangered Languages Project | 3262 |
Latin arruntetik datorren erromantze mintzaira dugu, erretorromanieraren dialekto nagusietako bat, ladinoarekin eta friulierarekin batera.
Rumantschia hiztunen lurraldeak hartzen duen izena da.
Historia
aldatu- 1552an Jacob Bifrunek Christiauna fuorma izenburuko katixima idatzi zuen.
- 1560an Itun Berria itzuli zuten.
- 1919an Lia Rumantscha sortu zuten, hizkuntza sustatzeko erakundea.
- 1925eko urtarrilaren 17an lehenengo irratsaioa egin zuten.
- 1938an Suitzako lau hizkuntzen artean onartu zuten.
- 1963ko otsailaren 17an lehendabiziko telebista saioa emititu zuten.
- 1982an Heinrich Schmid hizkuntzalariak Rumantsch Grischun mintzaira batua abiatu zuen, hiztunek poliki eta zatika onartu dutena.
- 1996an hizkuntza ofizialtzat hartu zuten.
Estatusa
aldatuKantonamenduka, mintzaira soilik ofiziala da Grisonia kantonamendu elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du bere hizkuntza ofiziala.
Erromantxedunek Suitzako administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, Rumantsch Grischun erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek berek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta, beste batzuetan, alemana lehenesten dutelako.
Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia da. Halaber, serbo-kroazierak, adibidez, ofiziala ez den arren, egoera hobea du, 100.000 hiztun inguru baititu.
Dialektoak
aldatuEskualdearen arabera, Sursilvan (Surselvako barrutia), Sutsilvan, Surmiran (Albulako barrutia), Puter eta Vallader (Inneko barrutia) aldaerak ditugu.
Eredu batuaren moduan, Rumantsch Grischun dugu, 1982an Heinrich Schmiden taldeak abiatuta.
Erakundeak
aldatuLia Rumantscha hizkuntza sustatzen duen erakunde nagusia da, 1919an sortua eta gaur egun hainbat elkartek osatua.
Literatura
aldatuEgile garrantzitsuenen artean Linard Bardill, Peider Lansel eta Men Rauch ditugu.
Hedabideak
aldatuRadio Televisiun Rumantscha (RTR) irrati-telebista katea da. La Quotidiana egunkaria eta Punts gazte hilabetekaria ere aipatzekoak dira.
Esapide batzuk
aldatuAllegra - Kaixo
Co vai? - Zer moduz?
Bun di - Egun on
Buna saira - Arratsalde on
Buna notg - Gabon
A revair - Adio, Agur
A pli tard - Gero arte
Perdunai - Barkatu
Per plaschair - Mesedez
Grazia fitg - Eskerrik asko
Anzi - Ez horregatik
Gratulazions - Zorionak
Bun cletg - Zorte on
Quants onns has ti? - Zenbat urte dituzu?
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |