Essen
Essen Alemaniako mendebaldean dagoen hiria da, Ruhr ibaiaren Berne adarraren ertzean dagoena. Bere 574.635 biztanleekin Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiri nagusietakoa da, eta herrialde osoko hiri jendetsuenetatik zortzigarrena. Dortmund hiriarekin batera osatzen duen metropoli gunea, berriz, Europar Batasuneko handienetatik hirugarrena da, Parisen eta Londresen ostean. 2010ean Europako kultura-hiriburu izendatu zuten Hungariako Pécs eta Turkiako Istanbulekin batera.
Essen Essen | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
unibertsitate-hiria | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia | ||||||||||||||||||||
Eskualdea | Düsseldorf | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Thomas Kufen | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Essen | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Essen | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 45127–45359 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 05113000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 51°27′03″N 7°00′47″E / 51.4508°N 7.0131°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 210,34 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 116 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Ennepe-Ruhr-Kreis, Oberhausen, Mülheim, Mettmann (en) , Bochum, Gelsenkirchen, Recklinghausen (en) , Bottrop, Velbert eta Heiligenhaus | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 586.608 (2023ko abenduaren 31) 2.028 (2022) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 2.789 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 201, 2054 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Sunderland, Tampere, Grenoble, Nizhni Novgorod, Tel Aviv eta Zabrze | ||||||||||||||||||||
Matrikula | E | ||||||||||||||||||||
essen.de |
Etimologia
aldatuAlemanezko essen ("jan") hitzetik datorrela dirudien arren, hiriaren izenik zaharrena Astnide da, "lizarra" esan nahi du.
Historia
aldatuAntzinatik populaturiko eremua izan da, izan ere K.a. 280.000 urteko aztarnak ere aurkitu dira Vogelheimer Klinge ibarrean. Ondoren zeltak eta antzinako germaniarrak ere izan ziren bertan. K.o. lehenengo urteetakoa da Alteburg gaztelua eta VII. mendekoa Herrenburg gaztelua.
Essen bera 845. urtean sortu zen emakumeentzat monasterioa eraikitzean. Monasterio hau X. mendeko garrantzitsuenetakoa izan zen. Monasterioaren inguruan sorturiko hiriak protestantismoa hartu zuen 1563an. 1624an, Hogeita Hamar Urteko Gerra aprobetxatuz, monasterioko burua zen Maria abade-printzesak hiria birkatolizatu nahi izan zuen, baina hiriko tropek 1628an monasteriokoak gainditu eta Mariak ihes egin behar izan zuen Koloniara.
Otondarren dinastiaren gainbeherak, ordea, Essenen garrantzia gutxitu egin zuen eta landa eremua bihurtu zen, harik eta XIX mendean ikatz meategiek herriaren eta Ruhr osoaren garapen ekonomiko itzela ekarri zuten arte. 1811n abiatu zen Krupp familiaren armagintza industriak Europako meategi hiri handiena bihurtu zuen Essen.
Bigarren Mundu Gerran oso kaltetu zen, hiriaren hiru laurdenak suntsitu baitziren, batez ere 1943ko aliatuen bonbaketetan. 1945ean britainiarrek eta estatubatuarrek okupatu zuten hiria. Britainiarren Okupazio eremuan gelditu zen Essen, Mendebaldeko Alemania eratu zen arte. Apezpikutegi katolikoa da 1958. urteaz geroztik.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Essen) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.5 | 5.5 | 9.1 | 12.7 | 17.6 | 19.9 | 22.2 | 22.3 | 18.3 | 13.7 | 8.2 | 5.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.4 | 2.9 | 6.0 | 8.9 | 13.4 | 15.8 | 18.0 | 18.0 | 14.7 | 10.7 | 5.9 | 3.6 | 10.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.2 | 0.3 | 2.9 | 5.0 | 9.1 | 11.6 | 13.7 | 13.7 | 11.1 | 7.6 | 3.6 | 1.6 | 6.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 84.5 | 58.1 | 78.2 | 61.0 | 72.2 | 92.8 | 81.2 | 78.8 | 78.0 | 75.1 | 81.1 | 93.1 | 934.1 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 10.5 | 13.6 | 11.1 | 11.1 | 12.0 | 10.4 | 9.9 | 11.2 | 10.9 | 13.6 | 14.1 | 142.5 |
Eguzki orduak | 43.4 | 78.3 | 102.3 | 147.0 | 192.2 | 183.0 | 186.0 | 182.9 | 135.0 | 111.6 | 57.0 | 40.3 | 1459 |
Iturria: [1] |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Essengo katedrala (Essen Minster): Garai bateko Essengo monasterioko eliza da XI. eta XII. mendeetan estilo gotikoan eraberritua. Ondare oparoa dauka (X-XI. mendeetako urre eta zilarrezko gauzakiak).
- Zollverein ikatz-meategiaren industriagunea: UNESCOk 2001ean Gizateriaren Ondare izendaturikoa.
- Villa Hügel: Alfred Krupp aberatsak beretzat 1873an eraikitako egoitza.259 gela ditu eta 8.100 m²-ko azalera.28hektareatako parkeak inguratzen du.
- Kettwig eta Werden auzoak.
Ekonomia
aldatuIndustria- eta administraziogune garrantzitsua da: metalurgia astuna (Krupp industriaen sorterri eta egoitza hiri nagusia), kimika industria eta beiragintza dira bertako ekonomia jarduera tradizionalak. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, beste industria molde bat hazi zen Essenen, industria elektrikoa eta elektronikoa.
Kirolak
aldatuRot-Weiss Essen futbol taldeak 1955eko Alemaniako liga txapelketa eta 1953ko Kopa irabazi zituen. 1959an hiriko beste taldea Schwarz-Weiss Essen nagusitu zen Kopan.
80ko hamarkadan eskubaloia nagusitu zitzaion futbolari, izan ere TUSEM Essen taldea Alemaniako garrantzitsuenetakoa bihurtu baitzen, 3 liga, 3 kopa eta Europako Errekopa bat ere irabazi baitzuen. 2005ean EHF Kopan ere txapelduna izan zen.
Hiritarrak
aldatu- Hans Namuth (1915-1990), argazkilaria eta zinema zuzendaria.
- Ludger Mees (1955-), historialaria eta EHUko errektorea.
Hiri senidetuak
aldatuEssen ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]
Iruditegia
aldatu-
Hiriaren ikuspegia udaletxetik.
-
Essengo ikuspegi panoramikoa.
-
ThyssenKrupp multinazionalaren egoitza.
-
Essengo geltokia.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://www.worldweather.org/016/c01345.htm World Meteorological Organization
- ↑ a b c d e f Ruhr Barrutiko hiri senidetuen zerrenda. Twins2010.com (Noiz kontsultatua: 28 Urria 2009).
- ↑ Jérôme Steffenino, Marguerite Masson. Ville de Grenoble – Lankidetza eta hiri senidetuak. Grenoble.fr (Noiz kontsultatua: 29 Urria 2009).
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) Essen hiriaren webgune ofiziala