Esther Saville Allen
Esther Saville Allen, jaiotzez Saville (Honeoye, 1837ko abenduaren 11 – Little Rock, 1913ko uztailaren 16a), Winnie Woodbine izengoitiaz ere ezaguna, estatubatuar idazlea izan zen. Bere garaian, Allenek ziurrenik Arkansasko beste edozein emakume idazle baino lan gehiago idatzi zituen[1].
Esther Saville Allen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Honeoye, 1837ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 1913ko uztailaren 16a (75 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
aldatuEsther (Etta) Saville Honeoyen jaio zen, New York estatuan, 1837ko abenduaren 11n. Bere gurasoak Joseph eta Esther Redfern Saville ziren, biak Ingalaterrakoak. Aitak aldizkari britainiarretan kolaboratu zuen. Estherrek hamar urte bete baino lehen, poema bat kaleratu zuen. Hamabi urte zituela, bere beste poema bat Home Journal aldizkarian argitaratu zuten. Mendebaldeko New Yorken eta Rushforden ikasten ari zela, poema asko idatzi eta argitaratu zituen, Winnie Woodbine izengoitia erabiliz[1].
Mendebaldeko New Yorken eskola publikoetan aritu zen irakasle eta ekialdeko paperetan idazten jarraitu zuen, Etta Saville izena erabiliz. 1857an Illinoisera joan zen bizitzera eta hango eskola publikoetan irakatsi zuen 1859an Samuel R. Allen abokatuarekin ezkondu zen arte. Ezkondu ondoren, bere literatura lan guztiak Mrs. S. R. Allen izenarekin argitaratuak izan ziren. 1872an, Little Rockera joan zen. Bere lanaren zati handi bat kopiatu eta birkopiatu zuten[1].
Little Rocken hil zen 1913ko uztailaren 16an, eta senarraren ondoan lurperatu zuten Little Rockeko Hilerri Nazionalean. Ordurako hilerri horretan lurperatutako emakume bakarra zen[2].
Lan hautatuak
aldatuPoemak
aldatuIpuinak
aldatu- The French School (1876)[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Ingelesez) Willard, Frances Elizabeth; Livermore, Mary Ashton Rice. (1893). A Woman of the Century: Fourteen Hundred-seventy Biographical Sketches Accompanied by Portraits of Leading American Women in All Walks of Life. Moulton, 19 or..
- ↑ (Ingelesez) «Obituary. Mrs. Etta S. Allen Claimed by Death» Daily Arkansas Gazette: 9. 1913-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Ingelesez) The Rushford Centennial, August 16-21, 1908: With Data and Reminiscences. The Committee, 193 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Ingelesez) Gilbert, Helen Josephine White. (1910). «Great Celebrations. The Home Coming» Rushford and Rushford People. H.J.W. Gilbert, 498 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ (Ingelesez) Godey, Louis Antoine; Hale, Sarah Josepha Buell. (1876). «The French School. By Winnie Woodbine» Godey's Magazine (Godey Company): 550. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).