Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Eta kitto!

Euskarazko komunikabidea

Eta kitto! euskarazko astekaria Eta kitto! euskara elkarteak Eibarren argitaratzen duen aldizkaria da. 7.950 aleko tirada eta 14.000 irakurle inguru ditu (AZTIKER 2008).

Eta kitto!
MotaTokiko informazioa
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaEibar
Banaketa
MaiztasunaAsterokoa
Identifikadoreak
ISSN1132-1679
etakitto.eus

1988an kaleratu zen lehen aldiz. Garai hartan, Euskara batzordeak argitaratzen zuen, eta hilabetekaria zen. 1992an euskara-elkartea sortu zenean, elkartearen esku geratu zen kudeaketa eta koordinazioa. Itxuraz aldatu ondoren, hamabostean behin kaleratzen hasi zen. Astekaria da 1994az geroztik.

28 orrialde izaten zituen normalean aldizkariak, baina ale berezietan orri-kopurua hazi egiten da. Hilean behin, gainera, Ermua, Elgeta eta Soraluzeko herri-aldizkariekin batera gehigarri berezi bat kaleratzen da. Herri-mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria. Sei pertsonak egiten dute lan aldizkarian egun osoko dedikazioarekin; pertsona bik jardunaldi erdiko dedikazioarekin, eta 15 kolaboratzaile baino gehiago ditu astero.

Aleak eskuragarri daude aldizkariaren web-orrian.

Ibilbidea

aldatu

Hasieran hilabetekaria (1988-1992)

aldatu
 
Ukrainiako emakumeak aldizkariaren ale batekin (Xymkivtsi, 1992).[1]

1988ko abenduan jaio zen ...eta kitto!-ren hilabetekaria, egunkari formatuarekin. 1982an, Mikel Larrañaga alkatea zela, sortutako bandotik hartu zuen izena. Argitaratzailea Udaleko Euskara Zerbitzua zen. Hasieran domeketan banatzen zen kioskoetan, egunkariarekin batera. 21. aletik aurrera buzoietan banatzen hasi zen. 31 ale egin zituen hilabetekari moduan.[2]

5.000 aleko tirada zuen. 4. alean, 1989ko apirilean, publizitatea sartu zen lehen aldiz. 5. alean, Candido Egureni buruz egindako artikuluarengatik Rikardo Arregi saria irabazi zuen ...eta kitto!-k. 15. alean, “Gazte gara gazte” atala estreinatu zen, gaur egungo “Gaztekitto!”-ren aitzindaria izan zena. 1992ko maiatzaren 28an kaleratu zen ...eta kitto! hamabostekariaren lehen alea (32. alea zena).[2]

Hamabostekaria (1992-1994)

aldatu

Urte horretan sortu zen ...eta kitto! Euskara Elkartea eta berak hartu zuen bere gain aldizkaria argitaratzeko ardura. 1993an egindako inkesta soziologikoaren arabera, garai hartan 14.000 irakurle zituen ...eta kitto!-k. 1993ko abenduan aurkeztu zen lehendabiziko Gida Komertziala eta 94ko urtarrilean kaleratu. Hamabostekari moduan 39 ale kaleratu zituen ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta Markeskua jauregian izan zuen egoitza.

Astekaria (1994tik)

aldatu

1994ko maiatzaren 13an kaleratu zen lehen astekaria (71. alea). Azala koloretan kaleratu zen lehen aldiz. A-4 formatuarekin jarraitu zuen astekariak. Markeskuatik Isasiko lokalera pasatu zen ...eta kitto! 1996ko martxoan, eta Isasitik Merkatu Plazara 1998. urteko abenduan.[2]

1993ko ekainaren 6an ikusi zuen argia hauteskundeetako lehen ale bereziak. 1993ko otsailean, ...eta kitto!-k 100 ale argitaratu zituela-eta, hainbat ospakizun egin ziren; besteak beste, ...eta kitto!-ren jaia, irratsaio bereziak, erakusketak eta mahainguruak.[2]

1995. urteko azken egunean, abenduaren 31n, lehen kirol sari-banaketa egin zuen ...eta kitto!-k, udaletxe zaharrean. Ekitaldia gero

Portalera pasatuko zen eta, azken aldian, Coliseoan egiten da. Astekari bihurtu zenetik tirada handitzen joan da ...eta kitto!: 100. zenbakian 6.300 ale kaleratzen baziren, 500. zenbakian 7.850 ziren dagoeneko.[2]

1996ko urrian Txikitto! umeentzako hilabetekariaren lehen alea kaleratu zen. 154. alean (1996ko maiatzean) Euskal Bizikletaren porra sortu zen. 1996ko ekainean, astekariak urte bi betetzen zituela-eta, “Milla bateko herri-krosa” egin zen kluben arteko olinpiadak aprobetxatuz. 1997ko urtarrilean Kirolkitto!-ren lehen zenbakia argitaratu zen (179. alea). 1999ko abenduan diasporan dauden eibartarrak elkarrizketatu zituen astekariak; besteak beste, Australian, Suitzan, Ameriketan, Alemanian, Mexikon edota Londresen bizi diren eibartarrekin egon ginen.[2]

Lehen webgunea (1999-2002)

aldatu

Ukan Berrikuntza Saria 1999ko apirilaren 23an 10 urte bete zituen astekariak. Diseinua aldatu zuen, hainbat mahainguru ere antolatu ziren eta lehen web-orria aurkeztu zen.

Bigarren webgunea (2002tik)

aldatu

2002ko apirilean 10 urte bete zituen elkarteak eta 391. alean Lorenzo Gabellak egindako logotipo berria aurkeztu zen (orain arte iraun duena), astekariak diseinua aldatu zuen eta web orria birdiseinatu zen, baita helbidea aldatu ere.[2]

2004ko ekainean San Juanei buruzko argazki-albuma (“Bixamona”) kaleratu zen lehen aldiz. Urte hartako urriaren 22ko astekarian “Lapikotxiki” atal berria sortu zen, eta Gaztekitto! atala astero kaleratzen hasi zen aurretik argitaratutako “Teen-ajeak” sekzioaren lekukoa hartuz. Urte horretan etxez aldatu zuen ...eta kitto!-k, Merkatu plazatik Urkizura pasatzeko. 2008ko abenduaren 12an, 660. alearekin, astekaria koloretan kaleratzen hasi zen. 2009ko otsailaren 2an Ukan Berrikuntza Saria eman zion Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak ...eta kitto!-ri; modu horretan saritu zuten hogei urtetan aldizkariak izandako aldaketak eta uneoro etorkizunera begira egotea.[2]

1000. alea (2017)

aldatu

2017ko urtarrilaren 20an 1.000. alea kaleratu zuen ...eta kitto!-k. Bertako azala pixka bat lehenagotik “Tutulumendi” komikia hamabostean behin kaleratzen hasi zen Idurre Iriondok egin zigun.

Pandemia garaian hiru astetan paperean ez (2020)

aldatu

Pandemiarekin, lehenengoko hiru asteetan alea paperean ez bagenuen kaleratu ere (web-ean zintzilikatu zen), hurrengoa, 2020ko apirilaren 27koa, orain arteko azken diseinu-aldaketarekin etorri zen.[2]

Logotipo eta irudi berria (2022)

aldatu
 
Formatu zabaleko azken alea 2022an.

Hiru hamarkada atzean lagata, ...eta kitto! Euskara Elkartea irudi korporatibo berria jarri zuen, bere historiako hirugarrena. Lehengoa 1992an izan zuen, Elkartearen sorreran. Handik hamar urtera (2002an) aldatu zuen.

Arlo digitalari indar gehiago emateko asmoz, paperezko astekaria formatu berri batera egokitzea erabaki zuten, tamainaz apurtxo bat txikiagoa. Alde estetikoa, diseinua, asko zaindu nahi izan zuten, produktu erakargarria, irakurterraza, bisuala eta modernoa egiteko. Paperezko aldizkariaren osagarri moduan webgunea, sare sozialak eta ikus-entzunezkoak eskaintzen jarraitzen zuten, baina geroz eta dedikazio handiagoarekin.

Sariak

aldatu
  • 1989: 5. alean Candido Egureni buruz egindako artikuluarengatik Rikardo Arregi saria irabazi zuen aldzkariak.
  • 1999: Ukan Berrikuntza Saria 1999ko apirilaren 23an 10 urte bete zituen astekariak
  • 2009: Ukan Berrikuntza Saria eman zion Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak; modu horretan saritu zuten hogei urtetan aldizkariak izandako aldaketak eta uneoro etorkizunera begira egotea.[2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu