Eugène de Beauharnais
Eugène Rose de Beauharnais, Leuchtenbergeko Dukea (Paris, 1781eko irailaren 3a - Munich, 1824ko otsailaren 21a) Napoleongo sendi inperialeko kidea izan zen. Aleixandre eta Josefina de Beauharnaisko semea eta Napoleongo semeordea izan zen. Napoleonen laguntzailea izan zen Italiako kanpainetan, eta Akreko setioan zauritu zuten. Brumaireko estatu-kolpean eta Marengoko guduan esku hartu zuen. 1805ean Italiako erregeorde izendatu zuten. Ondoren, Wagramgo guduan, Borodinoko guduan eta Errusiaren atzera-egitean esku hartu zuen. 1806an Augusta Bavariakoa printzesarekin ezkondu zen.
Guduak
aldatu- Sacileko gudua (1809) - Porrota
- Caldieroko gudua (1809) - Porrota
- Piave Ibaiko gudua (1809) - Garaipena
- Tarvisko gudua (1809) - Garaipena
- Raabeko gudua (1809) - Garaipena
- Borodinoko gudua (1812) - Garaipena
- Maloyaroslavetsko gudua (1812) - Garaipena
- Lützengo gudua (1813) - Garaipena
- Caldieroko gudua (1813) - Garaipena
- Mincio Ibaiko gudua (1814) - Garaipena
Tituluak eta armarriak
aldatuVeneziako Printzea, Frankfurteko Duke Handia, Leuchtenbergeko Duke Handia, Eichstätteko Printzea.
-
Monograma
-
Frantziako Printzeren armarria
-
Italiako Erregeorderen armarria
-
Leuchtenbergeko Dukeren armarria