Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Eurogunea[1] euroa (€) erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan.

Eurogunea
Datuak
Motacurrency union (en) Itzuli
Osatuta
Historia
Sorrera1999ko urtarrilaren 1a
webgune ofiziala

Euroa darabilten estatuak

aldatu

Kide ofizialak

aldatu
Estatuak Onartua Salbuespenak
  Austria 1999
  Belgika 1999
  Zipre 2008   Ipar Zipre[2]
  Estonia 2011
  Finlandia 1999
  Frantzia 1999   Kaledonia Berria[3]
  Polinesia Frantsesa[3]
  Wallis eta Futuna[3]
  Alemania 1999
  Grezia 2001
  Irlandako Errepublika 1999
  Italia 1999   Campione d'Italia[4]
  Kroazia 2023
  Letonia 2014
  Lituania[5] 2015
  Luxenburgo 1999
  Malta 2008
  Herbehereak 1999   Aruba[6]
  Curaçao[7]
  Sint Maarten[7]
  Karibeko Herbehereak[8]
  Portugal 1999
  Eslovakia 2009
  Eslovenia 2007
  Espainia 1999
  Eurogunea

Europako Banku Zentrala da 15 herrialde hauen politika monetarioaren arduradun.

 
Europako Diru Batasuna

Europar Batasunarekin akordioak dituzten estatu eta lurraldeak

aldatu

Monako, San Marino eta Vatikano Hiriak ere euroa erabiltzen dute, EBeko kide ez diren arren (aurrez euroagatik ordezkatuak izan diren monetak erabiltzen zituzten). Hiru Estatu hauek euren ikur propioak itsasten dizkiete atzealdean eurek jaulkitako txanponei. EBeko hainbat herrialderekin adostu dute Euroaren erabilera, Italiarekin San Marino eta Vatikanoaren kasuan eta Frantziarekin Monakoren kasuan.

Mayotte eta Saint-Pierre eta Mikelune lurralde Frantziarrek ere euroa erabiltzen dute EBrekin duten hitzarmena tarteko, nahiz eta euren txanpon propioak jaulkitzeko eskubiderik izan ez.

EBrekin hitzarmenik ez duten estatu eta lurraldeak

aldatu

Andorrak ez du moneta ofizialik beraz, ez du dirurik jaulkitzen. Euroaren aurretik pezeta espainiarra eta libera frantziarra erabiltzen zituzten unitate legal gisa. Espainia zein Frantziarekin sekula akordiorik izan ez zutenez, Andorra EBrekin negoziaketetan da Euroa printzerriko moneta ofizial izan dadin.

Era berean, Kosovo eta Montenegrok ere, aurrez marko alemaniarra erabiltzen zuten, euroa hartu dute moneta gisa EBrekin inolako hitzarmen formalik izan gabe.

Akrotiri eta Dhekeliako Base Burujabeek, itsasoz haraindiko lurralde britainiarrek (Zipreko uhartean kokatuak), moneta ofizialtzat libera zipretarra zuten Zipre Eurogunean sartu aurretik (2008ko urriaren 1a). Egun horretan euroa diru gisa onartzen lehen lurralde britainiar bilakatu ziren.

2002ko abenduaren 1etik, Ipar Koreak dolar estatu batuarra Euroagatik aldatu du nazioartean trukaketak egiteko, bere moneta ofizialak, won korearrak, ez baitu nazioartean baliorik eta ez baita trukagarria nazioarteko erosketetan erabiltzeko. Atzerritarren artean ere badu halako osperik ere, eta erabilia da oso.

2003ko Irakeko inbasioaren aurretik, Saddam Hussein presidenteak petrolioa saltzeko euroa erabiliko zuela esan zuen AEBetako dolarraren ordez, erosleen gehiengoa EBtik, Txinatik eta Indiatik izaten baitzuen.

Beste estatu batzuk

aldatu

Eurogunean ez dauden EBko Estatuak

aldatu

Euroa erabiltzen ez duten EBko beste 7 estatuak hauek dira Bulgaria, Danimarka, Suedia, Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania.

Azken bateratuak

aldatu

2007ko maiatzaren 16an Europako komisioak begi onez ikusi zuen Zipre eta Maltak 2008ko urtarrilaren 1etik moneta hartzea. Gomendio hau EBko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen azken onespenaren baitan zegoen, zeina 2007ko uztailaren10ean gertatu zen. Beraz, Eurogunea 19 kidez osatua dago 2015az geroztik.

Eurogunetik kanpo euroarekin lotura duten estatuak

aldatu

Bosnia-Herzegovinako marko aldagarria marko alemaniarrari loturik zegoen eta arrazoi hau tarteko euroarekiko aldatze tasa finkoa du.

CFA frankoak -aurrez libera frantziarrari lotua- 655,957 frankoko paritatea du euroarekiko, aurretik liberarekin zuen tasa bera.

Etorkizuneko hartzeak

aldatu

Hauek dira proposatutako datak. Dena den, ez dira data ofizialak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014]
  2. Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak bere burua subirautzat aldarrikatu zuen, baina ez du Europar Batasunak onartzen. Turkiar lira erabiltzen da.
  3. a b c Frantziar Pazifikoko lurraldeetan CFP libera erabiltzen da.
  4. Suitzar libera erabiltzen da. Euroa ere oso zabalduta dago eta onartzen da.
  5. Jon Fernandez, «Hogeigarrenik ez luzaroan», Berria, 2015-01-02
  6. Aruban Arubako florina erabiltzen da.
  7. a b 2012tik Karibeko florina.
  8. Karibeko Herbehereetan Estatubatuar dolarra erabiltzen da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu