Fátima Langa
Fátima José Correia Langa (Bahanine, 1953ko ekainaren 24a – Maputo, 2017ko ekainaren 25a) mozambiketar haur literaturako idazlea, poeta eta kazetaria izan zen, Editora Mulheres e Jovens Moçambicanos argitaletxearen sortzailea.
Fátima Langa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manjacaze District (en) , 1953ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Mozambike |
Lehen hizkuntza | Chopi (en) |
Heriotza | Maputo, 2017ko ekainaren 25a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eduardo Mondlane University (en) |
Hizkuntzak | Chopi (en) portugesa Makonde (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta kazetaria |
Bizitza
aldatuFátima José Correia Langa 1953an jaio zen Bahaninen, Manjacaze barrutian, Ekialdeko Afrika Portugesan. Familiako hamar seme-alabetatik zaharrena zen[1][2][3].
Sei urte bete arte, chopi hizkuntza bakarrik zekien. Lehen hezkuntzan zegoela, portugesez hitz egiten ikasi zuen. Ikasketak Xai-Xai hirian jarraitu zituen, eta geroago Maputon.
Umea zenetik, istorioak kontatzen zizkieten suaren ondoan bere lehen hizkuntzan, baina hasieran ez zitzaion burura etorri istoria horiek argitaratzea[3][4]. Lília Momplé idazleak bultzatu zuen istorioak biltzen hasteko[5].
Hainbat egunkari eta aldizkaritan ipuinak eta olerkiak argitaratzen hasi zen, baina 2004an bakarrik lehen liburua plazaratu zuen, Uma Jibóia No Congelador izenekoa[6].
10 liburu argitaratu zituen, normalean eguneroko egoerak ilustratzeko animalia antropomorfoak erabiltzen dituztenak[7]. Liburu horiek tokiko hainbat hizkuntzatan argitaratu ziren (besteak beste, chopi, makhuwa, chuwabu), baita Braille sisteman ere[3][5].
Fernando Leite Couto Fundazioaren laguntzari esker, Langaren bi liburu, Ndinema Vai à Escola eta O Gato e O Coelho, antzerkirako moldatu ziren[8][9].
2010ean, 57 urte zituela, Eduardo Mondlane unibertsitatean matrikulatu zen, eta bertan kazetaritzan lizentziatu zen[7].
2015ean, Editora Mulheres e Jovens Moçambicanos argitaletxea sortu zuen[5][7].
2017ko ekainaren 25ean hil zen, 64. urtebetetzea ospatzeko prestatzen ari zen bitartean gaixotu ondoren[1][2][7][10].
Lan hautatuak
aldatu- Uma Jibóia no Congelador (2004)
- Vhembeleti e outros (2006)
- O menino e a raposa (2012)
- O coelho e a água (2013)
- O leão, a mulher e a criança (2014)
- O galo e o coelho (2015)
- A gazela, o carneiro e o coelho (2015)
- Ndinema e o final de ano (2015)
- Memórias de uma inclui (2016)
- Ndinema vai à escola (2016)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Fátima Langa dies» O País 2017-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
- ↑ a b (Portugesez) «Morreu escritora Fátima Langa» TVM Entretenimento 2017-06-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-11-21) (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
- ↑ a b c (Portugesez) «Fátima Langa» Revista Mulemba 2 (2) 2010-06-01 ISSN 2176-381X..
- ↑ (Ingelesez) Meignen, Eva. «Mozambique: Bci Sponsors the Literary Work of Fatima Langa» All Africa 2014-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Vélez, Pilar. «Desde Mozambique la literatura infantil de Fátima José Correia Langa se nos une al XII EIDE» Hispanic Heritage Literature Organization / Milibrohispano 2016-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
- ↑ (Portugesez) Langa, Fátima. (2004). Uma Jibóia no Congelador. Imprensa Universitaria.
- ↑ a b c d (Portugesez) Santiago Ano, Ana Rita. (2019). Cartografias em construção: algumas escritoras de Moçambique. Editora UFRB ISBN 978-85-5971-107-3..
- ↑ (Portugesez) «O Galo e o Coelho» Fundação Fernando Leite Couto (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ (Portugesez) «Peça de teatro infantil» Fundação Fernando Leite Couto (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nota de Condolencia por Fátima Langa» Centro de Saberes Africanos, Americanos y Caribeños 2017-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).