Falkirk (hiria)
- Artikulu hau Falkirk hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Falkirk».
Falkirk (Eskoziako gaeleraz: An Eaglais Bhreac, eskozieraz: Fawkirk), Eskozia erdialdeko udalerria da, 2011an 35.398 biztanle zituen. Hala ere, inguruko Falkirk barrutia kontuan hartuta, hau da Grangemouth, Larbert eta Stenhousemuir herriekin batera, 97.180 biztanle ditu.
Falkirk An Eaglais Bhreac Fawkirk | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Falkirk |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°00′02″N 3°47′04″W / 56.0006°N 3.7844°W |
Azalera | 11 km² |
Mugakideak | Stenhousemuir |
Demografia | |
Biztanleria | 35.850 (2016) |
Dentsitatea | 3.259 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01324 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Quimper |
Etimologia
aldatuGaelerazko An Eaglais Bhreac izenak "eliza zikindua" esan nahi du, kolore desberdinetako harriak zituen eliza izan baitzen bertan. Eskozierazko Fawkirk izenak "eliza kolore-anitza" esan nahi du.
Geografia
aldatuEdinburghetik ipar-mendebaldera eta Glasgowtik ipar-ekialdera kokatuta dago. Fortheko fiordoaren ertzean dago, Carron ibaiaren lautadan.
Historia
aldatuAntoninoren Harresia bertatik pasatzen zen eta oraindik ere zatiak ikusten dira hiriko Callendar parkean. Honen inguruan erromatarren aztarna ugari aurkitu izan dira, txanponak eta inoiz aurkitu den tartan jantzi zaharrena.
Falkirken Eskoziako historiako bi gudu handi izan dira:
- Falkirkeko gudua, 1298ko uztailaren 22an, Eduardo I.a Ingalaterrakoak William Wallace mendean hartu zuen.
- Falkirkeko bigarren gudua, 1746ko urtarrilaren 17an, Bonnie Prince Charlie erregenahiak Henry Hawleyk zuzendutako ingeles armada mendean hartu zuen.
Forth eta Clyde eta Union ubideen lotunean dagoenez, XVIII mendean Eskoziako Industria Iraultzaren erdigunea izan zen, bereziki burdingintzari loturiko jarduera nagusitu zen. James Wattek berak ere bere lurrunmakinaren diseinuak Falkirkeko Carron Iron Works lantegian egin zituen. XIX mendean Falkirk izan zen argi-indarraren sistema automatikoa izan zuen Erresuma Batuko lehen herria.
Ondasun nabarmenak
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu-
Erdigunea.
-
The Steeple, elizaren dorrea.
-
Eliza zaharra.
-
Tattie Kirk eliza.
-
Boerren Gerretako memoriala.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu