Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Fernando Méndez-Leite

Fernando Méndez-Leite Serrano (Madril, Espainia, 1944ko maiatzaren 6a) espainiar zinema-zuzendaria da.

Fernando Méndez-Leite

(2023)

Q55188016 Itzuli

2022 -
Mariano Barroso (en) Itzuli
Q64821629 Itzuli

1986 - 1988
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Méndez-Leite Serrano
JaiotzaMadril1944ko maiatzaren 6a (80 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema-kritikaria eta gidoilaria
IMDB: nm0617620 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Complutensean, eta zinema-ikasketak Zinemako Eskola Ofizialean, Madrilen bertan.

1967an Espainiako Telebistan hasi zen lanean, zuzendari-laguntzaile gisa. Bien bitartean, film-kritikak idatzi zituen zenbait egunkari eta aldizkaritan. 1968-1981 bitartean zinemaren teoria, zuzendaritza eta historia erakutsi zuen Valladolideko Unibertsitateko Zinema Katedran.

1980an egin zuen debuta zinema-zuzendari gisa: El hombre de moda (Modako gizona). 1986an Espainiako Ministro Batzordeak Zinemagintza eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko zuzendari nagusi izendatu zuen, Pilar Miróren ordez. Dena dela, 1988an karguaren dimisioa aurkeztu zuen, Kultura Ministerioarekin izan zituen tirabirengatik.

1989an Espainiako Telebistan lanean hasi zen berriro. 1992an Donostiako Zinemaldiko zuzendaritza eskaini zitzaion, baina ez zuen onartu. 1994an La Regenta filma egin zuen telebistarako, eta urte horretan bertan Madrilgo Zinema Eskola sortu berriaren zuzendari hautatu zuten.

Bestalde, zinemari buruzko bi liburu idatzi ditu: Historia del cine español en cien películas (1985, Espainiako zinemaren historia ehun filmetan) eta Argentina en el cine español (1993, Argentina Espainiako zineman).

Erreferentziak

aldatu