Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Fibrosi kistiko

Pankreako eta biriketako sortzetiko malformazioa. Sabel handia, eginkai ugariak, bronkiektasiak eta gantzekiko jasanezintasuna dira bere sintomak

Fibrosi kistikoa edo mukobiszidosia gorputz osoa kaltetu dezakeen gaixotasun hereditarioa da, ezintasun progresiboa eta heriotza goiztiarra eragiten duena. Lehenago pankreako fibrosi kistikoaren izena hartzen zuen, baina gaur egun F.K. baino ez.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fibrosi kistiko
gaixo baten hatzak
Deskribapena
Motaautosomal recessive disease (en) Itzuli, pneumopatia, genetic biliary tract disease (en) Itzuli, genetic pancreatic disease (en) Itzuli, rare genetic respiratory disease (en) Itzuli, rare male fertility disorder with obstructive azoospermia (en) Itzuli, rare genetic disorder with obstructive azoospermia (en) Itzuli, sindromea
eritasuna
Espezialitateamedikuntza genetikoa, Pediatria
pneumologia
Sintoma(k)heste-buxadura, osteoporosia, Ultzera peptikoa, Kolestasia, hepatitisa, kolelitiasia, zirrosia, bronkitisa, pneumonia, atelektasia, Bronkiektasia, biriketako fibrosia, neke muskularra, Arnasestua, zianosia
bihotz-gutxiegitasuna
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Sweat test (en) Itzuli
screening (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaksodium phenylbutyrate (en) Itzuli, dornase alfa (en) Itzuli, amiloride (en) Itzuli, acetylcysteine (en) Itzuli, ivacaftor (en) Itzuli, tobramycin (en) Itzuli, aztreonam (en) Itzuli, tobramycin (en) Itzuli eta elexacaftor/ivacaftor/tezacaftor (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE84in
GNS-9-MK277.0
GNS-10E84in
GNS-9277.0
OMIM219700
DiseasesDB3347
MedlinePlus000107
eMedicinearticle/1001602
MeSHD003550D003550
GeneReviews
Disease Ontology IDDOID:1485

Eritasuna umeek jasaten dute nagusiki, eta pediatria arloan tratatzen dituzte. Baina badago mota bat helduek pairatzen dutena, neumologiaren zerbitzuetan tratatutakoa.

Sintoma eta zeinuak

aldatu

Gaixotasun honek eragiten ditu Arnas aparatuaren infekzioak, heste meheko buxadura, pankreatitisa, diabetea eta ernalezintasuna.

Diagnostikoa

aldatu

Izerdiaren testak ematen du diagnostikoa normalean. Bertan, kloro eta sodioaren kopuru handiak antzematen dira.

Genetika

aldatu

Gaixotasun honek oinarri genetiko dauka, eta herentzia azpirakorraren bidez transmititzen da. Gaitza gene baten mutazio batean du jatorria, 7. kromosoman dagoen gene batean. Ondorioz, zelula mintzetan kloro ioiaren garraioan parte hartzen duen proteina okerra sortzen da, bere lana zuzen egiten ez duena eta gaitza eragiten duena.

Tratamendua

aldatu

Ez dago gaixotasuna sendatzen duen tratamendurik. Gaur egun antibiotikoak erabiltzen dira gerta daitezkeen infekzioak tratatzeko batez ere, bai eta bestelako sintomak sendabide batzuk ere.

Biriketako transplantea eta terapia genetikoa kasu batzuetan lagungarriak izan daitezke.

Kanpo estekak

aldatu