Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Finantza publikoak[1] fondoen lorpenak, kudeaketa eta administrazioak aztertzeaz arduratzen den ekonomiaren adarrari dagokio. Finantza publikoek[2], batez ere, gobernuaren rola ekonomian[3] duen eragina aztertzen dute, hau da, diru-sarreren bilketa, gastu publikoaren administrazioa, zorren erabilpena, etab. Horrez gain, ezarritako helburu ekonomikoak bete daitezen, beharreko moldaketak egiten ditu. Finantza publiko motak[4][5], 4 dira guztira; diru-sarrera publikoak, gastu publikoak, zor-publikoa eta zerga-politika.

Finantza publiko motak

aldatu

Diru-sarrera publikoak

aldatu

Diru-sarrera publikoak gobernuak gastu-publikoa finantzatzeko jasotzen duen dirua da. Diru-sarrerak gehienbat tributuetatik lortzen dira, hala nola; zergak, tasak eta kontribuzio bereziak. Izan ere, sarrera publiko gehiago existitu egiten dira; kotizazioak, dohaintzak, kontratuak edota zor publikoa, besteak beste. Diru sarrerak lortzeko tributu batzuen azalpena hurrengoa da:

  • Zerga herritaren ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzen den tributua da. Zerga bakoitza ogasunerako ekarpen bat da, gero denok erabil ditzakegun beste zerbitzu edo ondasun publiko batzuetara itzul dadin. Zerga motak 2 dira: zuzenekoak zergak eta zeharkako zergak. Zuzenekoak errentaren gainean ezartzen diren zergak dira, adibidez PFEZa. Aldiz, zeharkako zergak kontsumoaren gainean ezartzen diren zergak dira, adibidez BEZa.
     
    Zenbait gobernuen aurrekontua 2006an
  • Tasak eta kontribuzioak administrazio-publikoak ondasun publikoak erabiltzeagatik edo zerbitzu bat emateagatik ezartzen ordainketa espezifikoak dira. Adibidez, unibertsitateko matrikularen ordainketa edo NANa berritzeko ordaindu beharrekoa.
  • Zergazkoak ez diren sarrerak hainbat iturrietatik jasotzen diren diru-sarrerak dira, adibidez, isunak eta opariak.
  • Transferentziak, gizarte klaseen arteko desberdintasunak murrizteko gobernutik jasotzen diren diru transferentziak dira. Adibidez, errenta txikiagoa dutenentzako zuzeneko diru transferentziak daude.

Gastu-publikoak

aldatu

Gastu-publikoak administrazio publikoak diru-sarrera publikoak politika publikoak nola finantzatzen dituen aztertzen du. Politika publikoak herritarren ongizatea aurrera eramaten dutenen ekintzei deritzo. Gastu-publikoak hainbat kategoriatan sailka daitezke esate baterako:

  • Gastu arrunta administrazioan lan egiten duten langileen soldatak bildu eta zerbitzu publikoak behar bezala eskaintzeari deritzo, hau da, eguneroko funtzionamenduari dagozkionak.
  • Kapital-gastuak epe luzera egiten diren inbertsioak dira, besteak beste, osasuna eta hezkuntza gastuak.
  • Transferentziak herritarreei bideratzen diren ordainketak dira. Adibidez, pentsioak eta gizarte-laguntzarako programak.

Zor-publikoa

aldatu

Zor publikoa gobernuak gastu-publikoa finantzatzeko jaulkitzen dituen letra, bono eta bestelako maileguei deritzo. Administrazio publikoan defizita dagoenean erabiltzen da gehienbat, hau da,  gastu publikoa sarrera publikoa baino handiagoa denean. Zor publikoa arriskutsua izan daiteke, gehiegizko zorpetzea sortu daitekelako. Horregatik, finantza-beharra ordainketa-ahalmenarekin orekatzea garrantzitsua da.

Zerga politika zergen bitartez bereziki eta gastu publikoa kontrolatuz, helburu ekonomiko eta sozialak lortzeko hartzen diren erabakiak dira. Bi motako zerga-politika bereizten dira; alde batetik, zerga-politika hedakorra eta beste alde batetik, zerga-politika murriztailea.

  • Zerga-politika hedakorra ekonomia bizkortzeko zergak murriztean eta gastu-publikoa handitzean datza, eskaria eta hazkunde ekonomikoa suspertzeko
  • Zerga-politika murriztailea defizit publikoa edo inflazioa murrizteko helburuarekin, hau da, egonkortasun ekonomikoa eusteko helburuarekin, zergak igotzean eta gastu-publikoa murriztean datza.

Finantza publikoen helburu nagusiak

aldatu

Finantza publikoen helburu nagusia[6] egonkortasun ekonomikoa lortzea da, gobernuak bete  beharreko erantzunkizunak betez eta eskaintzen dituzten zerbitzu zein ondasun publikoak egoera egokian eskainiz. Gobernuak egonkortasun ekonomikoa lortzeko, diru-sarrera publiko eta gastu publikoaren artean oreka mantentzea beharrezkoa da. Izan ere, finantza publikoak[7] helburu gehiago dituzte, hala nola, ongizate ekonomikoa eta soziala bermatzea. Hona hemen finantza publikoen helburuetako batzuk:

  • Aurrekontu-oreka: diru-sarrerak eta gastu-publikoaren artean oreka bilatzen duen egoera finantzarioa da, defizit edo superabitik ez sortzeko asmoz. Egoera batzuetan, gehiegizko defizitak eta gehiegizko zor publikoak efektu kaltegarriak izan ditzake hazkunde ekonomikoan.
  • Egonkortasun makroekonomikoa: politika fiskala erabiliz, ziklo ekonomikoak leuntzen saiatu behar dira egonkortasun ekonomikoa laguntzeko asmoz. Horrek esan nahi du atzeraldi egoera batean neurri hedakorrak aplikatu beharko direla eta hazkunde aldietan aldiz, neurri murriztatzaileak.
  • Gastu-publikoaren eraginkortasuna: baliabide publikoak modu eraginkorran erabiltzen direla baieztatzea. Gobernuak ezarri nahi dituen programak eta zerbitzuak kontu handiz planifikatu eta ebaluatu beharko dira gizarte ongizatea lortzeko.
  • Diru-sarreren birbanaketa: Desberditasun ekonomikoei zein sozialeei aurre egiteko asmoz, politika-fiskalak erabiltzen dira, hau da, aberastasuna birbanatuz eta bidezko aukerak eskainiz.
  • Hazkunde ekonomikoaren sustapena: Hazkunde ekonomikoa bizirauteko, ingurune egoki bat sortzeko, teknologia, hezkuntzan eta azpiegituretan inbertitzea beharrezkoa dela islatzen du.
  • Prezioen egonkortasuna: Zerga politikoak erabiliz (inflazioa kontrolatu eta prezioen bat-bateko gorabeherak saiheste dutenak) prezioen egonkortasuna lortzen du.
  • Zorraren kudeaketa iraunkorra: Epe luzera finantza-egonkortasunaren oreka mantentzen saiatzean datza, hau da, gehiegizko zor-publkorik sortu gabe, Diru-sarreren eta gastu-publikoaren artean oreka mantenduz. Egoera hau lortzeko, ordaintzeko gaitasuna kontrolatu behar da eta zorra murrizteko estrategiak ezarri behar dira.
  • Gardentasuna eta kontuak ematea: Herritarrek baliabide publikoak nola erabiltzen diren jakin dezaten eta prozesu demokratikoetan parte hartu dezaten, gardentasuna sustatzen duen gobernuaren finantza-kudeaketa eta kontuak eman behar dira.

Herrialde bakoitzaren arabera, finantza-publikoen helburuak aldatu egiten dira, hau da, herrialde bakoitzean dagoen egoera ekonomikoari zein sozialari aztertuz hartzen dira erabaki hauek.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Finanzas públicas. 2023-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. «Serie de Estudios de Finanzas Públicas - DIPRES Institucional» www.dipres.gob.cl (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  3. (Gaztelaniaz) Internacionales, Analistas Financieros. «Economía, España, Finanzas públicas - Afi Research» www.afi-research.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Qué son las finanzas públicas y cuál es su finalidad?» Ceupe (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  5. (Gaztelaniaz) Westreicher, Guillermo. «Finanzas públicas» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Finanzas públicas: qué son, para qué sirven y clasificaciones» www.cofide.mx 2022-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Finanzas públicas - Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Kanpo estekak

aldatu