Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Frans Snyders (Anberes, Flandria, 1579ko azaroaren 11ib., 1657ko abuztuaren 19a) flandriar margolaria izan zen.

Frans Snyders

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaAnberes1579ko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaEspainiar Herbehereak
Talde etnikoaFlandriarra
HeriotzaAnberes1657ko abuztuaren 19a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Margareta Snyders (en) Itzuli  (1611 -
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Anberes
Erroma
Milan
Anberes eta Breda
Lan nabarmenak
KidetzaAnberesko San Lukas artista elkartea
MugimenduaFlemish Baroque painting (en) Itzuli
Genero artistikoaizadi hila
allegory (en) Itzuli
animal painting (en) Itzuli
margolaritza erlijiosoa

Biografia

aldatu

Brueghel Gaztearen ikasle izan zen, eta 1602an maisu-titulua lortu zuen. Margolari barrokoa zen. Izadi hilak, fruituak, loreak eta animalien irudiak egin zituen hasieran, baina geroago indar handiko ehiza- eta borroka-irudiak, adierazkortasun bizikoak, ondu zituen, Pieter Aertsen eta Joachim Beuckelaerren margolanetan oinarriturik, baina estilo originala erabiliz betiere.

Snydersen lan nagusiak: "Izadi hila", "Oilarren borroka" (1625), "Basurdearen ehiza", "Fruta saltzailea" (1636) eta "Orein-ehiza", bere maisulan handienetakoa. Azken hori Filipe IV.ari erakutsi zioten, eta horri esker eman zion erregeak ehizari buruzko zenbait margolan egiteko mandatua.

1603-1609 bitartean Italian bizi izan zen, Erroman, Napolin eta Milanen. Sorterrira itzuli zenean arrakasta handia lortu zuen izadi hilen margolari gisa, eta horrela erakarri zuen Rubensen arreta. Haren adiskide egin zen, eta harekin batera aritu zen lan askotan, 1611-1616. urteen artean. Era berean, Snydersek lehoi- eta basurde-ehizari buruz margotu zituen zenbait margolanetan Rubensen ukitua antzematen da. Rubensen margolaritzatik hartu zituen ezaugarrien artean, aipagarriena margoaren eta konposizioaren zentzua da, baita apaingarrien oparotasuna ere; margoen erabilerari dagokionez, margo-nahasketa erabili ohi zuen, gorria eta zuria nabarmentzen direla betiere. Baina ez zen Rubens izan Snydersekin lan egin zuen ertilari ospetsu bakarra; izan ere, Snydersek zenbait irudi margotu zituen Antoon van Dycken eta Jacob Jordaensen margolan batzuetan.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frans Snyders