Gabongo estuarioa
(«Gabon (ibaia)» orritik birbideratua)
Gabongo estuarioa edo Gabon ibaia Afrikako herrialde horren mendebaldean dagoen estuario luzea da, Gineako golkoko sarrera sakon bat dena.[1] Estuarioak 65 kilometro inguruko luzera eta 14 kilometro inguruko zabalera du. Libreville hiriburuak portu handi bat du estuarioaren iparraldeko ertzean, Komo ibaiaren eta Ebe ibaiaren urak biltzen dituena.
Gabongo estuarioa | |
---|---|
Mota | Estuario |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°14′N 9°31′E / 0.24°N 9.51°E |
- Artikulu hau estuarioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gabon (argipena)».
1470eko hamarkadan eskualdea esploratu zuten nabigatzaile portugaldarrek, bere forma zela eta, gabão (euskaraz: «soingaineko») bataiatu zuten, eta luzaroan Afrikako mendebaldeko kostaldeko porturik onena izan zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Encyclopaedia Britannica. Gabon Estuary. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gabongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |