Gandaki ibaia
Gandaki ibaia edo nepaleraz Narayani (कालीगण्डकी नदी) edota hindiz Gandak (गंडक नदी) Nepalgo ibai handienetako bat da, 46.300 km²ko arroa hartzen baitu. Himalaian sortzen da eta 630 km egiten ditu urak Gangesera isurtzeko.
Gandaki edo Narayani Gandak (hi) Narayani (ne) | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 52 m |
Mota | ibai |
Luzera | 630 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°39′13″N 85°10′59″E / 25.653473°N 85.183067°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 46.300 km² |
Arro hidrografikoa | Ganges Basin (en) |
Ur-emaria | 1.760 m³/s |
Iturburua | Dhaulagiri |
Bokalea () | Ganges |
Sorrera eta ibilbidea
aldatuDhaulagiri mendiko arroiletan sortzen da, Tibet eta Nepalen arteko mugan. Sarritan Sapta Gandaki (zazpiko Gandaki) esaten zaio zazpi ibaik (Kali Gandaki, Trishuli, Budhi Gandaki, Marsyangdi, Madi, Seti Gandaki, eta Daraudi) bat egiten baitute ibai nagusia sortzeko. Ibilbidearen tarterik handiena Nepalgo Mendebaldeko eskualdean egiten du (batez ere Gandaki eta Narayani Guneetan) baina gero Indiako Bihar estatura pasatzen da. Bere ibilbidean hainbat eremu babestu zeharkatzen ditu, Nepalen Chitwan Parke Nazionala eta Indian Valmiki Parke Nazionala esaterako. Indiako Patna hirian egiten du bat Ganges ibaiarekin.
Indar hidroelektrikoa
aldatuNepalgo zatian malda izugarria jeisten du ibaiak eta zentrale hidroelektriko ugari ezarri dira bere ibilbidean. Herrialdeak ekoizten duen argi indarraren %44a Gandaki ibaiean lortzen da. Indian zeharkatzen dituen lurrak aldiz oso lauak dira eta ez dago elektrizitaterik sortzeko aukerarik.