Genitibo
Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Genitiboa gramatika-kasu bat da, jabegoa eta izenaren erlazioa adierazten dituena.
Euskaraz
aldatuEuskaraz, genitiboa NOREN kasua da:
- mugagabean: -(r)en: Hiru bertsolariren lana da hori. / Zein mutilen aita etorri da?
- singularrean: -aren: bertsolariaren lana
- plural urrunean: -en: bertsolarien lana
- plural hurbilean: -on: Euskaldunon Egunkaria
Ipar Euskal Herriko euskalkietan, objektu zuzena ere ager dezake, -tzerat / -terat bukaerako aditz-izenekin. Adiskidearen ikusterat noa = Adiskidea ikustera noa.
Lekuzko zein denborazko funtzioa duenean, NONGO kasua erabiltzen da:
- mugagabean: -(e)tako: Zein ordutako arazoa? / Zein egunetako lana? / lau etxetako teilatuak / lau zuhaitzetako adarrak
- singularrean: -(e)ko: astearteko lana / ostiraleko zeregina / etxeko sukaldea / zuhaitzeko habia
- plural urrunean: -etako: igandeetako sermoia / ostegunetako filmak / etxeetako kontuak / zuhaitzetako hostoak
- plural hurbilean: -otako: igandeotako sermoia / ostegunotako filmak / etxeotako kontuak / zuhaitzotako hostoak
Indoeuropar hizkuntzetan
aldatuIndoeuropar hizkuntzetan ere genitiboak jabegoa zein harremana adierazten ditu.
Jabegoa
aldatuGenitibo kasuak jabegoa adierazten du.
- Errusieraz: карандаш Антона - Antonen lapitza
- Ingelesez: John's shirt - Johnen alkandora
- Latinez: gladii militum - soldadoen ezpatak
Harremana
aldatuIzenen arteko harremanak ere adierazten ditu.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |