Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Geografia soziala giza geografiaren adar bat da, fenomeno sozialak eta haien osagai espazialak aztertzen dituena. Teoria sozialari eta batez ere soziologiari estuen lotuta dagoen adarra da.

Terminoak 100 urte baino gehiago ditu,[1] baina ez dago kontsentsu osorik bere eduki esplizituen inguruan. Denbora igaro ahala, bere aniztasun metodologiko, teoriko eta topikoa handitu egin da, eta geografia soziala zer den definitzeko orduan hainbat bertsio sortu dira, eta diziplinaren gaur egungo adituek geografia soziala modu desberdinetan definitzen dute. Hala ere, pertzepzio horiek azalean dira desberdinak, azken finean bi galderari erantzuten baitiote: zein den gizartearen osaera espaziala, eta zein diren prozesu sozialen adierazpen espazialak.

Geografia soziala zer den modu batera edo beste batera ulertuta, geografiaren eta soziologiaren beste esparru batzuekin gainjartzen da. 1960eko hamarkadan Estatu Batuetan kontzeptua hedatzen hasi zenean, giza taldeen banaketaren ereduak aztertzen zituen eta, beraz, hiri geografiarekin eta hiri soziologiarekin partekatzen zituen lan eremuak. Europako zenbait herrialdetan, berriz, geografia soziala giza geografia ikertzeko modu bat besterik ez da.

Geografia sozialak honako gaiak aztertzen ditu, besteak beste: lurraldean gai sozialak (adibidez aberastasuna) nola dagoen banatuta, nekazaritzako lurretatik hirietara gertatzen den migrazioaren lurralde eraginak, hirien hazkundea, eguneroko espazioen pertzepzioa, edo garapen sozioekonomikoa eta azpigarapena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Dunbar, Gary S. (1977): Some Early Occurrences of the Term "Social Geography". Scottish Geographical Journal 93 (1): 15-20.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.