Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Georges Ernest Jean-Marie Boulanger (Rennes, 1837ko apirilaren 29a - Ixelles, Belgika, 1891ko irailaren 30a) jeneral eta politikari bat izan zen. Kabilian, Italian eta Kotxintxinan izan ondoren, Frantzia eta Alemania arteko gerran (Frantzia-Prusiar Gerra) hartu zuen esku (1870-1871) eta, Tunisiako oste kolonialen buru izan ondoren, Gerrako ministro izendatu zuten 1886an.

Georges Boulanger

Member of parliament for the North (en) Itzuli

1888ko abuztuaren 1a - 1889ko apirilaren 4a
Frantziako Gerra ministro

1886ko urtarrilaren 7a - 1887ko maiatzaren 18a
Jean-Baptiste Campenon (en) Itzuli - Théophile Ferron (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRennes1837ko apirilaren 29a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaIxelles Cemetery (en) Itzuli1891ko irailaren 30a (54 urte)
Hobiratze lekuaIxelles Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
AitaErnest Jean Rosalie Boulanger
AmaMary Ann Webb Griffith
Ezkontidea(k)Lucie Renouard (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
lycée Georges-Clemenceau (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakSecond Italian War of Independence (en) Itzuli
Kotxintxinako kanpaina
Frantzia-Prusia Gerra
Repression of the Commune (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLigue des Patriotes (en) Itzuli

Find a Grave: 6462 Edit the value on Wikidata

Abertzale sutsua eta alemaniarren aurkakoa, 1888an, hauteskundeetan parte hartu zuen (Ligue des Patriotes) eta lau departamendutan garaile izan ondoren, irabazle izan zen Parisen (1889ko urtarrila). Bere maitaleari jaramon eginda, ordea, ez zen Eliseora joan eta gobernuak Estatuaren aurkako kolpea prestatu zuelako salaketa egin zion. Erbestera alde eginik, bizitza osorako kondenatu zuten Parisen eta, Ingalaterran egon ondoren, bere buruaz beste egin zuen Belgikan, bera baino lehentxeago hila zen maitalearen hilobi gainean. Boulangismoa eta Boulangistak edo Boulanger jeneralaren jarraitzaile abertzale sutsuak desagertu egin ziren, militarra hil ondoren.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Boulanger  


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.