Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Gino Bartali

txirrindulari italiarra

Gino Bartali (Ponte a Ema, Florentzia, 1914ko uztailak 18- Florentzia, 2000ko maiatzak 5), Ginetaccio ezizena jaso zuena, txirrindulari italiar bat izan zen, 1935 eta 1954 artean profesionala izan zena, denbora horretan 91 garaipen lortu zituelarik.

Gino Bartali

(1963)
Bizitza
JaiotzaPonte a Ema (en) Itzuli1914ko uztailaren 18a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1914ko uztailaren 18a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2000ko maiatzaren 5a)
HeriotzaFlorentzia2000ko maiatzaren 5a (85 urte)
Hobiratze lekuaToscana
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Frejus (cycling team) (en) Itzuli 1935-1935
Legnano 1936-1943
Legnano 1945-1948
 
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
IMDB: nm0058392 Edit the value on Wikidata
Gino Bartali jaio zen etxea Florentziako Ponte a Eman.

1936an, jada Italiako Giro bat lortua zuela, Bartali txirrindularitza uzteko puntuan egon zen bere anaia Giulioren heriotzaren ondorioz. Txirrindularitzaren zale guztien zorionerako, Gino Bartalik lehiatzen jarraitu zuen.

Fausto Coppiren arerio nagusia izan zen, italiarrak banatzen zituen lehia, politikoki zein erlijiosoki (euren pentsaera politiko erlijiosoak ere aurkakoak ziren). Alabaina, elkarren arteko lehia horrez gain, Coppi eta Bartaliren artean bazegoen adiskidetasuna, talde berean egon ziren urte askoan, eta, askotan, batak bestearen laguntzaile lana egin zuen eta alderantziz. 1949ko Frantziako Tourra, Coppik irabaziko zuena Bartaliren aurretik, honen adibiderik esanguratsuena izan daiteke. Bi txirrindulari italiar hauek lasterketa Alpeetan txikitu zuten, baina beti "eskutik".

Bigarren Mundu Gerrak bere kirol karrera eten zuen. Gerra honen aurretik, 1939an ezin izan zuen 1938an lortu zuen Frantziako Tourra defendatu. Gino Bartalik, baina, mendeku hartu zuen 1948an, bere bigarren Tourra oso modu ikusgarrian lortuz, zazpi etapa garaipen lortuta. Bi garaipen hauekin, egundaino, bi Tour hamar urteko diferentziaz irabazi dituen txirrindulari bakarra da.

Bartali eskalatzaile bikaina izan zen, Italiako Giroko mendiko sailkapen nagusiko lehena zazpi aldiz izan zelarik, eta Tourrekoa bi aldiz. Aitzindaria izan zen Campagnolo martxa aldaketa sistema erabiltzen. Aurretik, bizikletek bi plato izaten zituzten eta horien artean egin beharreko aldaketa eskuz egin behar zen, horretarako gelditu egin behar zelarik. Sistema berri honekin, txirrindulariak plato aldaketa bizikleta gainetik jaitsi gabe egin zezakeen. Ekintza hau, azkar, Bartali eraso bat jotzeko prest zegoela adierazten zuen seinale bihurtu zen.

Itzuli Handietan lortu zituen garaipenez gain, Bartalik Italiako Txirrindularitza Txapelketa Nazionala bost aldiz irabazi zuen, baita zenbait klasiko ere, Milan-San Remo eta Lonbardiako Giroa kasu.

Palmaresa

aldatu

1935

1936

1937

1938

1939

1940

1942

1945

1946

1947

1948

1949

1950

1951

1952

1953

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 1935 1936 1937 1938 1939 1940 1941-45 1946 1947 1948 1949 1950 1951 1952 1953 1954
  Italiako Giroa 7 1 1 2 9 1 2 8 2 2 10 5 4 13
  Frantziako Tourra UT 1 1 2 UT 4 4 11
  Munduko Txapelketa 7 12 9 10
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Roger Lapébie
Frantziako Tourraren irabazlea
1938
Ondorengoa
Sylvère Maes


Aurrekoa
Jean Robic
Frantziako Tourraren irabazlea
1948
Ondorengoa
Fausto Coppi