Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Gluoia (izena ingelesezko glue hitzetik dator, eta «lekeda» esan nahi du; hori, era berean, latinezko glūten hitzetik dator, «itsatsi» esan nahi duen frantsesezko gluer hitzaren bidez) elkarreragin nuklear indartsuaren bosoi eramailea da, funtsezko lau elkarreraginetako bat. Ez du masarik, ezta karga elektrikorik ere, baina bai kolore karga, eta, ondorioz, elkarreragin indartsua igortzeaz gain jasan ere egiten du.

Gluoi
Konposaketabaliorik ez ()
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, grabitazio, elkarreragin nuklear indartsu eta elkarreragin nuklear indartsu
AntipartikulaGluoi
Masa inbariantea0 eV/c²
Partikula desegiteabaliorik ez (baliorik ez)
Karga elektrikoa0 e
Materia osatzen duten oinarrizko partikulen izenak eta karga elektrikoak.

Gluoien existentzia proposatzen eta euren dinamika deskribatzen duen teoria kromodinamika kuantiko deritzo. Izenak "lekeda"ri (glue) erreferentzia egiten dio. Partikula hauek dira quarkak nukleoien barnean "elkartzen" dituztenak.

Propietateak

aldatu

Fotoia bezala, gluoia masarik gabeko bosoi bat da, 1 espina duena. Quarkek bezala gluoiek kolore karga dute, quarken kolore aldaketaren araberakoa dena. Quarkak gluoiak elkartrukatzerakoan kolorez aldatzen dira, eta honela, quarkak eta gluoiak osatutako sistemaren kolore karga osoa, igortzearen zein xurgatzearen aurretik edo ondoren berbera da.

Adibidez, quark gorri bat gluoi bat igortzerakoan urdin bihurtzen bada, orduan gluoi gorri-antiurdin bat igortzen duelako da (gluoiaren zati gorria quarkak galtzen duen gorria da, eta antiurdina quarkak lortzen duen urdina ezabatzeko da). Sistemak kolore karga neto gorria du.

Era berean zortzi gluoi mota daude, zeinetako bakoitza kolore-antikolore konbinaketa bat den. Quarkek eta gluoiek kolore karga total neutroa duten partikula konposatuak eratzen dituzte (partikula konposatuak zuriak direla esaten da).

Quarken konfinamendua

aldatu

Eurek euren elkarreragin propioa jasaten dutenez, quarkak elkartzen dituzten gluoiek quarkak indar handiarekin banatzea eragozten duen soka formako kolore eremu bat sortzen dute. Soka formako egitura hauen eraketak gluoien aldetik elkarreragin honen efektuaren eremua 10-15 metroko distantziara mugatzen du (gutxi gora-behera nukleo atomiko baten tamaina).

Grabitate indarra edo elektromagnetismoarekin gertatzen ez den bezala, euren artean quark pare bat banatzen saiatuz gero, kolore eremuak quark horietatik askoz indar handiagoarekin tiratzen du, quarkak bere jatorrizko luzerara itzultzen saiatzen den "gluoizko malguki" baten bidez elkartutako egongo bailitzan. Honen ondorioz, quarkak eta gluoiak detektatzeko oso zailak diren partikulak dira eta eurek osatzen dituzten partikulak diren hadroiak soilik ikus ditzakegu.

Malguki honen bidez elkartutako bi quark horrenbeste banatzen direnean, sisteman horrenbeste energia metatzen da sistemarentzat askoz errazagoa dela quark berriak sortzea kolore eremua energia gutxiagoko egoera batetara itzultzeko. Hau kolore eremuaren energiaren zati bat materia berri bihurtzearen emaitza da  .

Hadroien masa

aldatu

Gluoiak hadroien zati ere badira, eta sortzen duten kolore eremuaren energia da hadroien masa gehienaren erantzulea  . Protoiaren kasuan honako hau ikus daiteke:

 

Eta ondorioz, protoiaren masaren zati handi bat kolore eremuaren energiaren ondorio da.

Hondarreko elkarreragin nuklear indartsua

aldatu

Hadroiek kolore karga neutroa duten arren, hadroi ezberdinetako quarkak indar handiz erakar litezke euren artean, nukleoien kasuan baita indar elektromagnetikoa baino handiagoarekin. Hadroi ezberdinen arteko indartsu izaerako indar honi hondarrekoa deritzo, eta nukleo atomikoa egonkorra izateaz arduratzen dena da, honek karga elektriko positibo ugari izan arren.

Kanpo estekak

aldatu