Goiatz
Goiatz Gipuzkoako erdialdeko herri bat da, Bidania-Goiatz udalerria osatzen duten bi herrietako bat, Tolosaldeko eskualdekoa. 1964ko abenduaren 21ean udalerri izateari utzi zion, ondoan zegoen Bidania auzoarekin batu baitzen. Bi herrietako elizak 750 metroko distantziara baino ez daude, eta inguruan ez dute beste herririk, Oria eta Urola haranen arteko mendietan baitaude.
Goiatz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Bidania-Goiatz |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′30″N 2°09′59″W / 43.14167°N 2.16639°W |
Garaiera | 504 m |
Demografia | |
Biztanleria | 117 (2022) |
Goiatzek 3,71 kilometro koadroko azalera zuen, eta batzerakoan 200 bat biztanle zituen. Bidania-Goiatz udalerria sortzean, udaletxe berria Bidanian jarri zuten, lurraldez eta biztanleriaz handiagoa baitzen.
Gaur egun ez da udalerria, baina hala ere erraza da Bidanitik ezberdintzea, bien herriguneen artean ez baitago bat-egiterik.
Demografia
aldatuGoiazko biztanleria |
---|
Goiaztar ospetsuak
aldatu- Manuel Egiguren (1930-2012), fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea.
- Juan Mari Arzallus Egiguren (1946-), itzultzailea.
- Iñaki Otaegi Gibitegi (1958-), harri-jasotzailea.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Argazki galeria
aldatu-
Goiazko plaza.
-
Kalea.
-
Udazkena, Goiatzen.
-
Bikarioaren etxea.