Gotaine-Irabarne
Gotaine-Irabarne ([gotaiɲe iʁ̞aβaʁ̞ne]) Zuberoako erdialdean dagoen udalerria da, Arbaila eskualdean kokaturik dagoena.
Gotaine-Irabarne | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Gotein-Libarrenx |
Auzapeza | Bernard Lougarot (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64247 |
Herritarra | gotaintar-irabarnetar |
Geografia | |
Azalera | 11.75 |
Garaiera | 140 – 585 |
Demografia | |
Biztanleria | 475 (2018: 2) |
Dentsitatea | 39,15 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 17,39 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 42,25 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 73,43 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 5,91 (2011) |
Langabezia[1] | % 4,47 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 55,95 (2010) |
Erabilera | % 23,57 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1841eko maiatzak 12. urtea |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuAuzet eta Uhaitzandi ibaiak igarotzen dira udalerriko lurretatik. Bai eta azken horren ibaiadar diren Uhalteberri eta Ordobi errekak ere.
Udalerri mugakideak
aldatu- Maule-Lextarre iparraldean
- Garindaine, ipar mendebaldean
- Urdiñarbe mendebaldean
- Arrokiaga ekialdean
- Idauze-Mendi eta Mendikota hegoaldean
Historia
aldatuZuberoako herriaren biltzar nagusia, silviet izenekoa[2] urtean behin gutxienez batzen zen Irabarneko basoan. Bilkura honek, Uztaritzeko biltzarren antzeko rola zuena, 1730. urtean galdu zuen bere rol ordezkagarria.[3]
Irabarne herrixka 1841eko maiatzaren 12an batu zen Gotaineko komunarekin.
Ekonomia
aldatuLaborantza da udalerriko ekononomiaren oinarria. Harrobi bat ere badago udalerriko mugen barnean.
Demografia
aldatuBi herriek bat egin zutenean, udalerri berriak 500 biztanle inguru zituen. Kopuru horretan mantendu zen populazioa bi mendez, baita XXI. mendearen hasieran ere.
Gotaine-Irabarneko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Gotaineko elizak estilo zuberotarreko kanpandorre trinitarioa du.
Gotaintar eta irabarnetar ospetsuak
aldatu- Mixel Etxekopar (1963), txirula-jotzaile eta musikaria.
- Maika Etxekopar (1987), aktore, abeslari eta musikaria.
- Jon Etxekopar (1989), Xiberoots taldearen abeslari eta tronboi-jotzailea.
Argazki galeria
aldatu-
Gotaine-Irabarneko Herriko Etxea.
-
Gotaineko pilotalekua.
-
Irabarneko eliza.
-
Uhaitzandi ibaia Irabarnetik igarotzen.
-
Gotaine-Irabarneko herriko gela.
-
Gotaine-Irabarneko eskolaren eraikina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Arnaut Oihenarteri buruzko artikulua
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques, 157. orr - Arthaud, 1975ko abenduak 20
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |