Harold Bernard St. John
Sir Harold Bernard St. John (Christ Church, Barbados, 1931ko abuztuaren 16a - Bridgetown, 2004ko otsailaren 29a) barbadostar politikaria izan zen. Barbadosko lehen ministroa izan zen 1985eko martxotik 1986ko maiatzera.
Harold Bernard St. John | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Christ Church (en) , 1931ko abuztuaren 16a | ||
Herrialdea | Barbados | ||
Heriotza | Barbados, 2004ko otsailaren 29a (72 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Londresko University College Harrison College (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Barbados Labour Party (en) | ||
University College Londonen ikasi zuen abokatu izateko. 1965ean Barbadosko Alderdi Laboristan afiliatu zen eta 1966an Biltzarreko kide aukeratu zuten, herrialdeak independentzia lortu zuenean. 1971tik 1976ra Goi Ganberako kide izan zen. 1976an Biltzarrera itzuli zen.
Tom Adamsen gobernuan lehen ministrorde, Merkataritza eta Industria ministro eta Turismo ministro izan zen, eta Barbadoseko industria turistikoa garatu zuen. Lehen ministro bihurtu zen 1985eko martxoaren 11n Adams hil ondoren, baina 1986ko hauteskundeetan Errol Barrowk garaitu zuen.