Harrokeria
(«Harropuzkeri» orritik birbideratua)
Harrokeria edo harropuzkeria harroari dagokion egite edo esan gaitzesgarria da.[1] Berez, hantustearen neurriz gorako adierazpena da, apaltasun edo umiltasunaren aurkakoa. Kristau-teologia klasikoaren arabera, harrokeria munduko gauzetan konfiantza modu baztertzailean jartzean datza, eta, horren ondorioz, gizakiak ez du Jainkoaren beharrik. Askotan «bizio nagusitzat» hartzen da.
Friedrich Nietzschek honako hau idatzi zuen horri buruz: "Harrokeria jatorria izatearen beldurra da; beraz, harrotasun falta adierazten du, baina ez derrigorrez originaltasun falta".[2] Era berean, Mason Cooleyk "ondo elikatutako harrokeria onbera da, harrokeria gosetia despota da" esan zuen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. harrokeria. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
- ↑ Aurora , Aforismo 365: alemanez: Die Eitelkeit ist die Furcht, original zu erscheinen, also ein Mangel an Stolz, aber nicht notwendig ein Mangel an Originalität
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |