Hashima uhartea
Hashima uhartea (japonieraz: 端島), askotan "Gunkanjima" ere deitua (japonieraz: 軍艦島), Japoniako Nagasaki prefektura osatzen duten 505 uharteetako bat da.
Hashima uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte, Uharte bakarti eta ikatz meategi |
Luzera | 0,48 km |
Zabalera | 0,16 km |
Azalera | 0,063 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°37′40″N 129°44′18″E / 32.627777777778°N 129.73833333333°E |
UTC ordua | UTC+09:00 |
Honen parte da | Sites of Japan’s Meiji Industrial Revolution: Iron and Steel, Shipbuilding and Coal Mining (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nagasaki |
Core city of Japan | Nagasaki |
Ur-gorputza | Gotō Sea (en) |
Leku geografikoa | Japoniar uhartedia |
Kokapena
aldatuUhartea Nagasakiko portutik 20 kilometrora dago. Nahiz eta gaur egun uhartean ez den inor bizi, 1887tik 1974ra bitartean, milaka pertsona bizi izan ziren bertan.
1890ean Mitsubishik uhartea erosi eta bertan aurkitutako ikatza ustiatzen hasi zen, uhartera joandako milaka langilei esker. Ondorengo 84 urteetan zehar, enpresak, uharteko eraikin guztiak altxatu zituen, eta ikatza atera zuten etengabe.
1974ean, ikatza meategitik ateratzea errentagarria ez zela eta, itxi egin zuten, eta uhartea hutsik geratu zen.
Demografia
aldatuGorengo puntuan XX. mendearen erdialdean, uharteak munduan egondako dentsitaterik handieneko uharte izan zen.
1959an, uhartearen dentsitatea 835 pertsona hektareako zen, etxebizitzak zeuden gunea bakarrik kontuan hartuta dentsitatea 1.391 pertsona hektareara igotzen zen.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Uhartearen argazkiak.