Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Henrike II.a Frantziakoa

politikari frantziarra

Henrike II.a Frantziakoa (Saint-Germain-en-Laye, 1519ko martxoaren 31Paris, 1559ko uztailaren 10a) 1547-1559 bitartean Frantziako erregea izan zen.

Henrike II.a Frantziakoa

Frantziako erregea

1547ko martxoaren 31 - 1559ko uztailaren 10a
Frantzisko I.a Frantziakoa - Frantzisko II.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye-ko gaztelua1519ko martxoaren 31 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaHôtel des Tournelles (en) Itzuli1559ko uztailaren 10a (40 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Familia
AitaFrantzisko I.a Frantziakoa
AmaKlaudia Frantziakoa
Ezkontidea(k)Katalina Medici  (1533ko urriaren 28a, 1533ko urriaren 28a (egutegi gregorianoa) -  1559ko uztailaren 10a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril eta Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 12289 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Frantzisko I.a eta Klaudia, Frantziako errege-erreginen semea zen. Maitale zuen Diana Poitierskoaren eraginez, Guise etxeak ahalmen handia eskuratu zuen bere garaian eta kalbindarren aurka lege gogorra erabili zuen. Bolonia hartu zien ingelesei eta habsburgotarren aurka jardun zuen etengabe. Itunak izenpetu zituen turkiarrekin eta Alemaniako protestanteekin, baina kalte handia ekarri zion Saint-Quentingo gudua Espainiako Filipe II.aren osteen aurrean galtzeak. Horren eraginez, 1559an Cateau-Cambresisko bakea sinatu behar izan zuen. Urte berean hil zuen istripuz Gabirel I.a Montgomerykoak arma lehiaketa batean.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1533an Katalina Medicirekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten eta horietatik hiru, Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a, errege izan ziren.

Nicole Savignykoa, Fontteteko baronesa, maitalearekin seme bat izan zuen:

  • Henrike Saint-Rémi Valoiskoa.

Erreferentziak

aldatu


Aurrekoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1547-1559
Ondorengoa
Frantzisko II.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike II.a Frantziakoa