Holyrood jauregia
Holyrood jauregia (ingelesez: Holyrood Palace) berez Eskoziako erregeen egoitza ofiziala izan zen eta orain Britainiar monarkiaren egoitza ofiziala ere bai. Edinburgh hiriburuan kokatzen da. A mailako eraikina izendaturik dago.
Holyrood jauregia | |
---|---|
Holyrood Palace | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°57′10″N 3°10′20″W / 55.9527°N 3.17229°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | David I.a |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Holyrood Parkearen alboan dago.
Historia
aldatu1128an David I.a Eskoziakoak monasterio agustindarra sortu zuen bertan eta gaur egungo jauregia 1671 eta 1678 artean eraiki zen estilo barrokoan. 1824 eta 1834 artean konponketa lanak egin ziren Robert Reid arkitektoaren gidaritzapean.
Deskribapena
aldatuOinarri karratua du, alde bakoitzak 70 metro ditu. Hiru solairutako eraikinak dira iparraldean eta hegoaldean daudenak.
Barnealdean, publikoak ikus ditzakeen gelak Erregearen XVII mendeko apartamentuak, Galeria handia eta hego-mendebaldeko dorreko XVI mendeko gelak dira.
Inguruko lorategiek lau hektarea hartzen dituzte. XVI mendeko eraikin bat mantentzen da oraindik, Mary Erreginaren bainua izenaz ezagutzen dena. Beste eraikin batzuk; Holyrood Free eliza, Gordongo Dukesaren eskola eta Guardaren etxea dira.
Ikus gainera
aldatuIruditegia
aldatu-
Alboko ikuspegia
-
Sarrerako zaindariak
-
Erregina bertan dagoela (bandera goian zabaldua baitago)
Kanpo estekak
aldatu- Errege egoitzak: Holyrood jauregia (Ingelesez)