Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Igor Yebra

ballet dantzari espainiarra

Igor Yebra Iglesias (Bilbo, Bizkaia, 1974ko abuztuaren 1a) euskal herritar ballet-dantzari famatua da. 2006an dantzari nagusia izendatu zuten Bordeleko Opera Nazionalean. Victor Ullateren dantza-eskolan aritu ondoren, Madrilgo Dantza Kontserbatoriora joan eta ohorezko matrikularekin graduatu zen, eta hor 1996ra arte egon zen.

Igor Yebra

(2020)
Bizitza
JaiotzaBilbo1974ko abuztuaren 1a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Anne Igartiburu  (2004 -  2005)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Víctor Ullate
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta koreografoa

Twitter: igoryebradanza Instagram: igoryebra Edit the value on Wikidata

Noizbehinka zenbait operetarako koreografiak sortzen ditu, hala nola, La Traviata, Carmen, Aida, Il signore Bruscchino, El padre Arrupe; eta Carmen Suite ballet, Cascanueces Suite ballet, El Cisne XXI.

Lehen dantzari gonbidatu bezala zenbait lekuetan lan egin du: Australiako Balletan (gonbidatu iraunkorra 1997.98), L'Aterballeto, Kubako B.N., Venezuelako B.N, Kremlinaren Balletan, Eskoziar Balletan (Scottish Ballet), Hungriako B.N, Lituaniako B.N., San Carlos de Napoleseko Antzokian, Ekaterinburgoko B.N, Leipzig-aren Balleteko Operan, Veronako Hondarraren Balletan, Ufa-ko B.N., Limogeseko B.O., Nizaren B.O., Julio Boccaren Ballet Argentinarrean, O. de Kazan Balletan beste batzuen artean. Era berean parte hartzen du festa ugarietan, munduko agertoki garrantzitsuenetan.


Sariak

aldatu

1991. urtean Parisen ospatutako Eurovision Dantza saria irabazi zuen. 1996an bigarren saria lortu zuen San Petersburgoko Maya Plisetskaya lehiaketan. 1996an dantzari hoberena izateagatik Dantza eta Dantza saria irabazi zuen Italian. Eta Leonide Massine saria irabazi zuen ere 2003an. 2006an bere izena daraman dantza-eskola ireki zuen Bilboko San Inazio auzoan eta 2008ko urrian “La Escuela Municipal de Amurrio Igor Yebra” ireki zen. 2009an dantzagatik Nazioarteko Batzordeko Unescoko kide izendatu zuten. 2010ean "Gialino d'Oro" Kulturako Italiako Ministerioaren Saria irabazi zuen, eta urte horretan Bilboko Hiriko "Itzaltsu" izendatua izan zen. Era berean, 2002ko uztailetik Erromako Operarekin kolaboratzen du, lehen dantzari gonbidatu bezala eta Italian zehar eta atzerritarreko biretan parte hartzen du.


Bizitza pertsonala

aldatu

2004ko irailean, Anne Igartiburu euskal telebista-aurkezlearekin ezkondu zen eta 2005eko abenduan, bereizi ziren. 2006an Igor egi bilakatu zuen bere amets handienetako bat, bere lehenengo dantza-eskola ireki zuenean Bilbon.[erreferentzia behar] Oraindik ere bere jaioterriko futbol taldearen jarraitzaile handia bada, Bilboko Athletic Kluba.


Eskola

aldatu

Eskola sortzen hasi zen Igor dantza ikasten hasi zuenean. Beti argi izan zuen egun batean bere etxera itzuliko zela bere familia hurbil izateko.[erreferentzia behar] Aldi berean, bere hiriaren umeak lehen aukera eman nahi zien dantzari izatearen ametsa egia bilakatu ahal zezatela. 2006ko irailean, Igorrek bere ametsa egia bilakatu zuen, eskola ireki zuen Bilboko hirian. Eskolaren helburu nagusia da ikasle bakoitzak zuzenean oinarritik guztia ikastea, etapak pasatu gabe baina ahaleginak aurreztu gabe ere. Igor Yebraren helburu nagusienetako bat da ez soilik dantzari profesionalak heztea, baizik eta artearen zaleak izatea. Hau da, osotasunean ikusten ari direna gozatzen eta ulertzen duen publikoa. [erreferentzia behar]


Kanpo loturak

aldatu