Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Inglourious Basterds (euskaraz Sasikume Madarikatuak) gerra zinema generoko filma bat da, halere bertan berezko gerra ekintzak agertzen ez direnez drama, zinema beltza edota Spaghetti western generoetan ere sailkatu liteke. Filma hau Quentin Tarantino zuzendariak zuzendu zuen, horretaz gain gidoia bera idatzi eta filmaketako extra modura ere parte hartu zuen. Christoph Waltz aktorearen Hans Landa naziaren antzezpen bikaina nabarmentzen da, antzezpen honegatik Canneseko Zinemaldiko 2009ko Aktore Onenaren Saria irabazi zuelarik.

Inglourious Basterds
Ennio Morriconeren filma
Egilea(k)Ennio Morricone
Argitaratze-data2009
IzenburuaInglourious Basterds
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
alemana
frantsesa
italiera
Jatorrizko herrialdeaAlemania eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma, alternate history film (en) Itzuli, film dramatikoa, abenturazko filma eta parodiazko filma
Iraupena153 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Berlin, Alemania eta Paris
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Quentin Tarantino
Gidoigilea(k)Quentin Tarantino
Antzezlea(k)
Brad Pitt
Christoph Waltz (Hans Landa (en) Itzuli)
Eli Roth
Michael Fassbender
Diane Kruger
Daniel Brühl
Til Schweiger
Mélanie Laurent
B. J. Novak (en) Itzuli
Richard Sammel (mul) Itzuli
August Diehl (mul) Itzuli
Jacky Ido (mul) Itzuli
Mike Myers
Gedeon Burkhard (mul) Itzuli
Léa Seydoux
Cloris Leachman
Julie Dreyfus (en) Itzuli
Rod Taylor (Winston Churchill)
Martin Wuttke (en) Itzuli (Adolf Hitler)
Sylvester Groth (mul) Itzuli (Joseph Goebbels)
Enzo G. Castellari
Christian Berkel
Noémi Besedes (en) Itzuli
Denis Ménochet
Omar Doom
Alexander Fehling
Sönke Möhring (mul) Itzuli
Samm Levine
Paul Rust (en) Itzuli
Michael Bacall
Rainer Bock
Bo Svenson
Samuel L. Jackson
Harvey Keitel
Bela B (en) Itzuli
Ken Duken (mul) Itzuli
Arndt Schwering-Sohnrey
Volker Michalowski
Anne-Sophie Franck (en) Itzuli
Ludger Pistor (mul) Itzuli
Jana Pallaske
Sebastian Hülk
Gregory Nicotero
Quentin Tarantino
André Penvern (en) Itzuli
Eva Löbau (mul) Itzuli
Michael Kranz (mul) Itzuli
Wilfried Hochholdinger (mul) Itzuli
Christian Brückner
Sabrina Rattey (mul) Itzuli
Hilmar Eichhorn (en) Itzuli
Patrick Elias (en) Itzuli








[[Kategoria:B. J. Novak (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Richard Sammel (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:August Diehl (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jacky Ido (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Gedeon Burkhard (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Julie Dreyfus (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Martin Wuttke (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sylvester Groth (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Noémi Besedes (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Sönke Möhring (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Paul Rust (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Bela B (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ken Duken (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Anne-Sophie Franck (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ludger Pistor (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:André Penvern (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Eva Löbau (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Michael Kranz (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Wilfried Hochholdinger (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Sabrina Rattey (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Hilmar Eichhorn (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Patrick Elias (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaLawrence Bender
Quentin Tarantino

Konpainia ekoizleaThe Weinstein Company
A Band Apart Films LLC (en) Itzuli
Universal Studios
Babelsberg Studio (en) Itzuli

[[Kategoria:A Band Apart Films LLC (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Babelsberg Studio (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaSally Menke (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaDavid Wasco (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMary Ramos (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaRobert Richardson
Jantzi-diseinatzaileaAnna B. Sheppard (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres eta Paris
Argumentu nagusiaBigarren Mundu Gerra eta Mendekua
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

web.archive.org…
IMDB: tt0361748 Filmaffinity: 746997 Allocine: 60208 Rottentomatoes: m/inglourious_basterds Mojo: inglouriousbasterds Allmovie: v465163 TCM: 740495 Metacritic: movie/inglourious-basterds TV.com: movies/inglourious-basterds Netlix: 70108777Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Bereizgarriak

aldatu
 
Inglourious basterds

Pelikula honen produkzioa 2008ko urrian hasi zen Frantzian eta Alemanian. Brad Pitt, Mike Myers eta Eli Roth izan ziren aukeratuak hainbat paper ordezkatzeko eta Tarantinok, Inglourious Basterds maiatzaren 20an estreinatu zuen 2009ko Canneseko Zinemaldian.

Tarantinoren film honek kritika ugari jaso zuen, Bigarren Mundu Gerraren aurkezpen irreala ematen zuela-eta, Martin Wuttkek Hitlerri egiten dion ia karikaturazko irudian edo spaghetti western estiloan izan ohi den eszenen aurkezpen anakronikoan oinarrituz. Gainera, soldadu estatubatuar juduak nazien pareko aurkezten dira, mendeku grinan. Hala ere, Tarantinok baditu filmaren jarraitzaile sutsuak ere eta maisulan da haientzat, lortzen duen entretenimenduaz gain, eszenak primeran lotuak daudelako. Aipatutako guzti honek, gaur egungo zineman dagoen zuzendari garrantzitsuenetako bat bezala kokatzen du Tarantino.

Argudioa eta pertsonaiak

aldatu
 
Inglorious Basterdsen aurkezpena Cannesen

The Hollywood Reporteren hitzetan,

« Bi istorioek bat egiten dute: batek soldadu bihurtu ziren preso batzuk jarraitzen ditu eta beraien egitekoa naziak hiltzea da; Bridget Von Hammersmarken izeneko alemaniar erresistentziako kide baten partaidetza ere badago, kupula nazia zinema batean elkartuko dela jakitean, horien aurkako konplot batean ahaleginduz. Beste istorioak, berriz, bere gurasoen hilketaren ondoren, nazien aurkako mendeku baten bila dabilen judu gazte baten nondiknorakoa kontatzen du. »
  • Hans Landak (Christoph Waltz) Reinhard Heydrich borrero naziaren antza duen SSko ofizial bat irudikatzen du. Juduen atzetik dabil Frantziako eskualde batean eta Perrier LaPadite (Denis Menochet) etxe bateko jabea akosatzen du, etxe azpian gordeta dagoen judu familia salatu arte. Metrallak zeharkatzen du lurrezko zorua eta judu guztiak hiltzen dira erasoan, zelaietan zehar ihes egingo duen Shoshanna (Mélanie Laurent) nerabea izan ezik.
  • Bestalde, Aldo Raine (Brad Pitt) azaltzen da, ezizenez, Aldo Apatxea; estatubatuar teniente honek soldadu talde bat erreklutatuko du eta misioa ez dutela erresistentzia egitea irakasten die, alemaniar uniformedunak hiltzea baizik (Wehrmatchtekoak edo SSkoak) eta ekintza izugarriak egitea dela xedea, betirako gogoan izateko. Hauek dira erakarritako soldaduak:
  • Ikaragarrizko indarra duen Donny Donowitz (Eli Roth), alemaniarrek Hartz Judua deitzen diotena; naziek hiltzea gustuko du, horretarako beisboleko batearekin haien garezurrak suntsitzen dituelarik.
  • Hugo Stiglitz (Til Schweiger) alemaniar soldadu arnegatu eta psikopata, Gestapoko 13 kide era basatian hil izanagatik Aldoren Sasikumeak talderako merezimenduak dituena. Taldeak libratuko du Berlinera bidali aurretik.
  • Sasikumeek beti uzten dute pertsona bat bizirik, naziei erabiltzen dituzten metodo basatien berri emateko eta, alde egin aurretik, esbastika bat markatzen die kopetan ehizatzeko labanaz. Labana bera erabiltzen dute hildakoei buru azala kentzeko.
  • Wilhelm Wicki (Gedeon Burkhard) estatubatuar naziotasuna duen alemaniarra da eta presoei hizkuntzarekin laguntzen die.
  • Bandak Winston Churchillen (Rod Taylor) gertukoa den Ed Fenechen (Mike Myers) aginduak jasotzen ditu.
  • Alemaniar erresistentziakoa den eta britainiarrentzat lan egiten duen emakume dotore bat, Bridget Von Hammersmark (Diane Kruger) izeneko aktore bat, aurreko biekin gurutzatzen den hirugarren istorioa izan daiteke; sasikumeak taberna batean konbokatzen ditu, baina alemaniar soldadu talde bat parrandan dabil leku berean eta, jakinminean dagoen Hellstrom, (August Diehl) SSko ofizialak plana bertan behera utziko du.
  • Emanuelle Mimieux frantses zinemako jabe ederra da, hasieran ihes egindako Shoshanna Dreyfus nerabea, eta Joseph Goebbels (Sylvester Groth) propaganda ministroaren asistentea erakarriko du. Shoshana zinemaren jabea da eta bere bikotekidea den Marcel gazte afrikarrarekin batera eramaten du bere martxa.
  • Asistentea Fredrick Zoller (Daniel Brühl) heroia da, Italian aliatu mordoa hil zuen frankotiratzailea eta paper bera egiten du filma batean. Nazien goi kupula, Hitler eta guzti, filma ikustera etorriko direla eta zinema konfiskatzen duen bitartean, Emanuelle ederra erakartzen saiatzen da. Zollerrek ez dakiena Emy/Shoshannak mendekurako erabiliko duela.

Hans Landa naziak Shoshanna eta Bridget akosatuko ditu eta, Shoshannaren zineman, azken honekin batera, Hirschberg, Raine eta Donowitzekin topo egiten duenean, polizia ohiak konplota argitzea lortuko du. Aktoresa ito eta Aldo Raine eta Utivich harrapatuko ditu.

Shoshannak Zoller hilko du edo ia, baina honek ere tiro egingo dio emakumeari.

Aurrez prestatuta zegoen bezala, Marcelek, filmaren zintak erabiliz, su emango dio zine aretoari. Herio hartan, Donowitz eta Hirchsberg (beste sasikume bat) tiroka hasten dira eta Hitler eta Goebbels hiltzea lortzen dute. Azkenean, daramatzaten bonbak lehertzen dira.

Leherketa baino minutu batzuk lehenago, Aldo Raine eta Utivich Landarekin negoziotan dabiltza. Landak ez die buruzagi naziei lehergailuen berri emango eta, horren truke, berak, beste onura batzuen artean, estatubatuarren asiloa eskuratuko du. Mugarantz doaz ihesi eta baldintza guztiak onartuta badaude ere, une batean, Raine eta Utivichek esbastika marraztuko diote kopetan Landari.

Genesia

aldatu
 
Quentin Tarantino eta Diane Kruger 2010ean

XXI. mende hasieratik, Quentin Tarantino zuzendaria hainbat gidoi idazten egon zen, Bigarren Mundu Gerrari buruzko abenturazko pelikula bat tartean, laster Inglourious Basterds izango zena. Gidoi hau, Enzo G. Castellariren filmean oinarritu dago, zehazki 1978ko Quel maledetto treno blindato (ingelesez Inglourious Bastards) pelikula, baina ez da horren remakea. Tarantinok 2001eko urrian erakutsi zituen lehen fruituak:

« Tipo mordoa misio batean, Dirty Dozen edo Where Eagles Dare edo The Guns of Navarone filmen antzeko zerbait.[1] »

Hasieran, mendebaldeko filma bezala hasi zena Bigarren Mundu Gerrako Il Buono, Il Brutto, Il Cattivoren bertsio batera aldatu zen. Istorioa naziek hartutako Frantzian gertatzen da eta AEBetako armadaren bi talde errebelde izatera aldatu zen, berriro ere aldatua izango delarik.[2]

Michael Madsen aktorea, Tarantinoren Reservoir Dogsen azaldu zena, Inglourious Basterdsen parte hartzekoa zen 2004an estreinatzeko pentsatuta zegoen filman.[3]

2002rako, Tarantinok bazekien hasieran uste baino film handiagoa zuela eskuetan eta beste zuzendari batzuk ikusi zituen II. Mundu Gerraren gaia jorratzen.[4] Tarantinok 3 gidoi ia osoak ekoiztu zituen eta zera esan zuen:

« Inoiz egin dudan gidoi hoberenetarikoa da, baina ezin izan dut amaiera egoki bat bilatu.[5] »

Zuzendariak filma alboratu eta Kill Bill (2003-2004) egiten hasi zen Uma Thurmanekin. Lan honen ondoren, gidoiak laburtu egin zituen hiruekin 222 orrialdeko bakarra osatuz.

« Spaghetti westernsen tankerako zerbait egin nahi dut. Soldadu amerikanoak, baserritar frantsesak eta okupazio naziari aurre egiten dion erresistentzia. Estilo horretako spaghetti western bat nahi dut, baina Bigarren Mundu Gerrako ikonografiarekin... [6] »
« Zerbait epikoa izango da. Borroka gunea erakutsiko dut bi aldeetako arrazismoa eta barbaridadea nahastuz, alderdi nazia, amerikarra, soldadu beltzak, juduak, frantsesak, eta dena Frantzian gertatuko da. [7] »

2004ko azaroan, zuzendariak berriro alboratu zuen filmaren ekoizpena eta Kung-fu filma bat grabatzen hasi zen erabat mandarinez eta 2007ra arte ez zion berriro ekin.

Hasieran Hans Landaren papera Leonardo DiCapriok egingo zuela uste bazen ere, Christoph Waltz austriarra aukeratu zuten azkenean eta oso ondo baloratu zuen kritikak aukera hau. Tarantinoren filmak eskuratu zuen Oscar bakarra berak jaso zuen 2010ean.

Zurrumurruen arabera, Tarantinok Sylvester Stallone, Bruce Willis eta Arnold Schwarzenegger nahi zituen paper garrantzitsuenetan, baina zuzendariak berak ukatu zituen esamesak.[8]

Errepartoa

aldatu
 
Christoph Waltz Cannesen 2009an

Sariak

aldatu
 
Brad Pitt Inglorious Basterdsen aurkezpenean, Berlinen

Urrezko Globoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Larsen, Dave (14 de octubre de 2001). «Tarantino champions kung fu film». Dayton Daily News (Cox Enterprises).
  2. (Ingelesez) McKenna, Michael (04-10-2003). «Back to make another killing». The Courier-Mail (News Corporation).
  3. (Ingelesez) Larsen, Dave (30 de agosto de 2002). «Quintessential Quentin». Dayton Daily News (Cox Enterprises).
  4. (Ingelesez) Lyman, Rick (5 de septiembre de 2002). «Tarantino Behind the Camera in Beijing». The New York Times (The New York Times Company).
  5. (Ingelesez) Bowles, Scott (10 de junio de 2003). «Tarantino goes for the 'Kill'». USA Today (Gannett Company).
  6. (Ingelesez) Callaghan, Dylan (2003-10-10). «Dialogue with Quentin Tarantino». The Hollywood Reporter (Nielsen Company).
  7. (Ingelesez) Millar, John (2004-4-20). «The Bride of Tarantino». Daily Record (Trinity Mirror).
  8. (Gaztelaniaz) http://www.blogdecine.com/proyectos/tarantino-quiere-a-willis-stallone-y-schwarzenegger

Kanpo estekak

aldatu