Instrumentista
Instrumentista musika tresna baten interpretea modu generikoan aipatzeko modu bat da. Definizio hau, batez ere, musika akademikoan eta ingurune formal moderatuan erabiltzen da.
Instrumentista batek berariazko instrumentu bat jotzeko ezagutzak ditu. Horretaz gain, teoria musikalaren, harmoniaren inguruko ezagutzak eta konposizioaren inguruko gutxieneko ezagutzak eduki behar ditu. Jotzaile batzuek, jazz eta blues-joleek adibidez, inprobisazioa ondo ulertu behar dute.
Instrumentista terminoa industria-esparruan ere aplika dakioke tresna industrialak instalatzeaz, konpontzeaz eta mantentzeaz arduratzen den edozein profesionali.
Industria-tresnaz ulertzen da, prozesu-aldagai bat neurtzeko, alderatzeko edo datuak biltzeko erabiltzen den ekipamendu guztiak, normalean tenperatura (termometroa), presioa (presostatoak), maila (maila-neurgailuak), emaria (emaria-neurgailuak) edo beste edozein aldagai fisiko edo kimiko.