Irlandako Galeria Nazionala
Irlandako Galeria Nazionala, irlanderaz: Gailearaí Náisiúnta na hÉireann eta ingelesez: National Gallery of Ireland, Irlandako Dublin hiriburuan dagoen arte museo bat da. Merrion Square plazaren sarreretako batean dago, Leinster House eraikinaren atzealdean. 1854an sortu zen eta 10 urte geroago inauguratu zen.
Irlandako Galeria Nazionala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°20′27″N 6°15′09″W / 53.3409°N 6.2525°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1854 |
Inaugurazioa | 1854 |
Zuzendaria | Caroline Campbell |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:info@ngi.ie |
Webgune ofiziala | |
Bertan, Irlandako eta Europako beste herrialde batzuetako artelanen bilduma bat dago ikusgai, tartean espainiar (Diego Velázquez, Francisco de Goya), italiar barroko (Caravaggio) eta herbeheretar (Rembrandt, Vermeer) artisten margolanak. Sarrera doakoa da.
Artean aipagarriak
aldatuBildumak 14.000 artelan inguru ditu: gutxi gorabehera, 2.500 olio-margolan, 5.000 marrazki, 5.000 grabatu, eta beste hainbat eskultura, altzari eta bestelako artelanak.
-
Domenico Ghirlandaio, ustez Lorenzo Mediciren emazte Clarice Orsiniren erretratua, 1494 baino lehenagokoa.
-
Andrea Mantegna, Judith, 1490s
-
Lucas Cranach Zaharraren tailerra, Judith. Holofernesen buruarekin, 1550 ingurukoa
-
Tiziano, Ecce Homo, 1558–60
-
Rembrandt, Eskularrudun emakume baten erretratua, c 1632-1642 ingurukoa.
-
Nicolas Poussin, Familia Santua, 1649 ingurukoa.
-
Diego Velázquez, Emauseko afaria, 1660 baino lehenagokoa.
-
Caravaggio, Kristo atziturik, 1602 ingurukoa.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez) (Gaeleraz)