Itsaso Zuria
Itsaso Zuria[1] (errusieraz: Бе́лое мо́ре, translit.: Béloye móre; finlandieraz: Vienanmeri; nenetseraz: Сэрако ямʼ, Serako yam) Barentseko itsasoaren barneko itsasoa da. Ipar-mendebaldeko Errusian dago, Karelia eta Kola eta Kanin penintsulen artean. 90.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.[2]
Arkhangelsk da Itsaso Zuriko porturik handiena, eta historian zehar garrantzi handia izan du Errusiaren nazioarteko merkataritzan. Sobietar garaian, itsasontzi eta itsaspeko basea eraiki zuten bertan. Itsaso Zuria-Baltiko ubideak Volga eta Itsaso Baltikoarekin lotzen du, Onega aintziran barrena.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ a b White Sea. Encyclopædia Britannica on-line, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-4-3).