Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Itziar Laka

Hizkuntzalaria

Itziar Laka Mugarza (Bilbo, 1962ko otsailaren 2a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Letretako Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean.

Itziar Laka

Bizitza
JaiotzaBilbo1962ko otsailaren 2a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMassachusettseko Teknologia Institutua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, doktorea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1999 -
KidetzaEuskaltzaindia
Jakiunde
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: itziar-laka-mugarza

1990an tesia defendatu zuen Massachussetts-eko Institutu Teknologikoan, eta geroago irakasle izan da New Yorken, Vienan, Utrecht-en, Napolin eta Río de Janeiro-n. Gogo Elebiduna ikertaldeko ikertzaile nagusia da. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.[1] Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu hizkuntzarako gaitasuna noiz garatzen den eta elebakarren eta elebidunen burmuinetan dauden ezberdintasunei buruz ikertzeko.[2][3]

Euskaltzain urgazlea da 2006tik, eta 2013an euskaltzain osoa izateko proposatua izan zen.[4] Euskarazko gramatika deskribatu zuen ingelesez 1996an argitaratu zuen liburu batean.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[6]

Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da.

Sariak eta aintzatespenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Itziar Laka Gogo elebiduna ikertaldea
  2. Zientzialari (5) – Itziar Laka Zientzia Kaiera (2014-0425)
  3. Aitziber, Agirre Ruiz de Arkaute. (2021-06-01). «“Euskaldunontzat guztiz estrategikoa da elebitasuna zientifikoki ulertzea”» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  4. «Itziar Laka eta Jabier Kaltzakorta, euskaltzain oso izateko hautagaiak», Plazaberri, Euskaltzaindia.
  5. A Brief Grammar of Euskara liburuaren pdf bertsioa (1996)
  6. Itziar Laka Mugarza irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
  7. (Gaztelaniaz) Echevarría, Jan. (2024-05-17). «Itziar Laka saritu dute euskara maila zientifiko gorenean jartzeagatik» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu