Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Izar Gorriaren Ordena

Sobietar Batasuneko kondekorazio militarra

Izar Gorriaren Ordena (errusieraz, Орден Краснoй Звезды) Sobietar Batasuneko kondekorazio zibil eta militarra da. 1930ean ezarri zen,.[1][2]

Izar Gorriaren Ordena
Historia
Sorrera1930eko apirilaren 6a

Lehen saritua Sobietar Batasuneko Mariskal Vasili Blyukher izan zen 1930eko irailean. Izar Gorriaren Ordena II. Mundu Gerako kondekorazio militar arruntenetako bat izan zen alde sobietarrean, hiru milioi pertsonak baino gehiagok jaso zuten.

Izar Gorria jasotzeko motiboen artean, gerra garaian izan ohi ziren ausardia edo bikaintasuna antolakuntzan eta agintean (baita hil ondorengo sari gisa); eta bake garaian, estatu sobietarraren segurtasuna eta mugak babestearren, edo armetan, jakintza militarrean eta teknika belikoen alorrean egindako ekarpenengatik[3].

Izar Gorriaren Ordena jasotakoen artean, hiru euskal herritar badira behintzat, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldeko Ignazio Agirregoikoa soraluzetarra, Jose Luis Larrañaga Muniategi eibartarra eta Antonio Uribe Galdeano barakaldoarra; hiruak II. Mundu Gerran gerran hildako hegazkinlariak[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. Decree of the Presidium of the Supreme Soviet of the USSR of April 6, 1930. Legal Library of the USSR 6 April 1930.
  2. Decree of the Presidium of the Supreme Soviet of the USSR of May 5, 1930. Legal Library of the USSR 5 May 1930.
  3. (Gaztelaniaz) «Orden de la Estrella Roja» Cartagenero.es 2019-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  4. (Gaztelaniaz) Luis Lavín, un piloto bilbaíno en la Gran Guerra Patriótica (1941-45) – A.D.A.R.. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).

Kanpo estekak

aldatu