Jacques Demy
Jacques Demy (Pontchâteau, Loira Atlantikoa, 1931ko ekainaren 5a - Paris, 1990eko urriaren 27a) frantses zinemagilea izan zen.
Jacques Demy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Louis Raymond Marcel Demy |
Jaiotza | Pontchâteau, 1931ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1990eko urriaren 27a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Agnès Varda (1962 - 1990eko urriaren 27a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure Louis-Lumière (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, dialogue writer (en) , kanta-idazlea, zinema ekoizlea, aktorea, errealizadorea eta film-zuzendaria |
Altuera | 1,69 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Agnès Varda |
Mugimendua | Nouvelle Vaguea |
|
Biografia
aldatuZinemagintzako ikasketak egin ondoren, zuzendari-laguntzaile izan zen. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, hainbat film labur egin zituen, horien artean Le Sabotier du Val de Loire (1956, Val de Loireko sabotaje-egilea) eta Le Bel Indifférent (1957, Eder axolagabea) nagusi. 1961ean Lola lehenengo film luzea egin zuen, Nouvelle vagueren urte ederren garaian. Film hunkigarria eta minbera da, eta Demyren ondorengo lanen oinarriak erakusten ditu; era berean, zinemagileak ametsaren eta errealitatearen arteko harremanaren inguruko kezkei buruzko gogoeta agertzen du. 1964an, Cannesko Jaialdian, urrezko domina jaso zuen, Les Parapluies de Cherbourg (Cherbourgeko aterkiak) musika-komediagatik. Hura izan zen Catherine Deneuverekin egin zituen lau filmetako bat. Hauek dira besteak: Les Demoiselles de Rochefort (1967, Rocheforteko andereñoak), Peau d'Âne (1970, Asto-azala) eta L'Événement le plus important depuis que l'homme a marché sur la Lune (1973, Gertakizun garrantzitsuena gizona Ilargian izan zenetik). 1969an États-Unis Model Shop egin zuen, Lola lanaren jarraipena. Lady Oscar (1979) lanaren ondoren, Jacques Demyk melodrama guztiz kantatuaren formula hautatu zuen, eta Une chambre en ville (Gela bat hirian) osatu zuen. Lan horrek izugarrizko arrakasta izan zuen. Bere azken lanetan, Parking (1985) eta Trois places pour le 26 (1988, Hiru leku 26entzat), musika, kantua eta dantza landu zituen. Hil ondoren, Agnès Varda emazteak omenaldi bat egin zion Jacquot de Nantes (1991) lanarekin.
Filmografia
aldatuFilm laburrak
aldatu- 1952 : Les Horizons morts
- 1955 : Le Sabotier du Val de Loire
- 1957 : Le Bel Indifférent
- 1958 : Musée Grévin
- 1958 : La Mère et l'Enfant
- 1959 : Ars
- 1961 : La Luxure
Film luzeak
aldatuZuzendaria
aldatu- 1961 : Lola
- 1963 : La Baie des Anges
- 1964 : Les Parapluies de Cherbourg
- 1967 : Les Demoiselles de Rochefort
- 1968 : Model Shop
- 1970 : Peau d'Âne
- 1972 : The Pied Piper
- 1973 : L'Événement le plus important depuis que l'homme a marché sur la Lune
- 1978 : Lady Oscar
- 1980 : La Naissance du jour (telefilma)
- 1982 : Une chambre en ville
- 1985 : Parking
- 1988 : La Table tournante
- 1988 : Trois places pour le 26
Laguntzailea
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Demy |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.