Jauregiberritarrak
- Artikulu hau Zuberoako familia euskaltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregiberri».
Jauregiberritarrak[1] Zuberoako familia euskaltzale eta abertzale garrantzitsu bat da.
Gurasoak
aldatuEzagun egin diren seme-alaben gurasoak hauexek ziren:
- Aita Alexis Aloze Karrikirikoa zen.
- Ama Dorothée Erbin Ziboze Elixaltekoa zen. Madalenaren senargaia Lehen Mundu Gerran hil eta gero, amarekin bizi izan zen Zibozeko Sibasia etxean.
Argentinan bizi izan ziren zenbait urtez eta hor jaio zen adibidez Jean.
Bederatzi seme-alaba izan zituzten: lau seme eta bost alaba.
Seme-alaba ospetsuak
aldatuGehiegi idatzi ez bazuten ere, familia honetako kideek eragin handia izan zuten Zuberoan eta beste neurri batean Ipar Euskal Herri osoan euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna bultzatzeko.
- Gehien ezagutzen dena Madalena (1884-1977) da, bederatzien artean hirugarrena.
- Jean (1880-1952) lehena zen.
- Clément (1895-1965) zortzigarrena zen.
- Bigarren Mundu Gerran nazien kontrako erresistentzian sei Jauregiberritar aritu ziren: Jean, honen bi seme Pierre eta Allande (Arnaud), Clément eta bere seme Jean; seigarrena, izkutuan orduan emakumeen kasuan ohikoa zen bezala, Madalena bera.
Iturriak
aldatu- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008.
- Jean-Louis Davant: Zuberoako idazle zenduak, Elkarlanean, Donostia, 2001.
- Jean-Louis Davant: Xiberoko makia pastoralaren liburua, Sohütak 2001ean antzeztua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jaureguiberrytarrak frantses grafiaz. Horrela idazten du Jean-Louis Davantek Zuberoako literaturaz erreferentziazkoak diren bere liburuetan.