Jean Aurel
Jean Aurel (Răstolița, Errumania, 1925eko azaroaren 6a - Paris, 1996ko abuztuaren 24a) zinemagile frantsesa izan zen, errumaniarra jatorriz.
Jean Aurel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aurel Kupferman |
Jaiotza | Răstolița (en) , 1925eko azaroaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 1996ko abuztuaren 24a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut des hautes études cinématographiques (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea |
Biografia
aldatuOso gazte zela joan zen Parisera. Goi Mailako Zinema Ikasketetarako Institutu ospetsuan (IDHECen) egin zituen ikasketak, eta nouvelle vague frantsesaren sorreran parte hartu zuten kritikari asko ezagutu zituen, François Truffaut haien artean. Askoz ezagunagoa da gidoigile gisa zuzendari gisa baino. Bere lehen lan famatua René Clairrentzat idatzi zuen, Porte des Lilas (1957). 1960an Le trou idatzi zuen J. Giovaniren eleberrian oinarrituta. De l'amour (1965, Maitasunaz) izan zen Aurelek zuzendutako lehen film luzea, Stendhalen eleberri batean oinarrituta eta Anna Karina eta Michel Piccoli protagonista zituena. Stendhalen lanen moldaketak izan ziren, era berean, Lamiel (1967) eta Manon 70 (1968). Les Femmes (1969) filmean Brigitte Bardot izan zen protagonista. 1970eko hamarkadatik aurrera zuzendaritza ia erabat utzita, gidoigintzan aritu zen, Truffautekin batera, lankidetza emankorrean. Elkarrekin idatzi zituzten L'Amour en fuite (1979), La Femme d'à côté (1981, Aldameneko emakumea) eta Vivement dimanche ! (1983, Igandean biziki). Staline (1985) izan zen bere azken lana, Boris Souvarineren testuan oinarritutako sobietar diktadoreari buruzko dokumentala.
Filmografia
aldatu- Les Fêtes galantes, Watteau (1950)
- L'Affaire Manet (1951)
- Le Cœur d'amour épris du roi René (1952)
- Les Aventures extraordinaires de Jules Verne (1952)
- 14-18 (1963)
- La Bataille de France (1964)
- De l'amour (1964)
- Lamiel (1967)
- Manon 70 (1968)
- Les Femmes (1969)
- Êtes-vous fiancée à un marin grec ou à un pilote de ligne ? (1971)
- Comme un pot de fraises (1974)
- Staline (1985)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.