Jesu Kristoren imitazioa
Jesu Kristoren imitazioa, jatorrizko latinez De imitatione Christi, Tomas Kempiskoa fraide katolikoak 1418. urtean idatzitako liburu izpirituala da. Eliza Katolikoan gehien irakurri den liburuetako bat da, Bibliaren ondoren.
Jesu Kristoren imitazioa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Tomas Kempiskoa |
Generoa | Christian devotional literature (en) |
Jatorrizko izenburua | Dē imitātiōne Christī |
Euskarazko itzulpenak
aldatuXVII-XIX. mendeetan euskarara gehien itzuli zen liburua izan zen; gutxienez bost itzulpen izan ziren guztira:
- Iesusen imitacionea, Silvain Pouvreaurena (c. 1665; 1890 arte argitaragabea).
- Jesu Christoren imitationea, Jean d'Arambillaga lapurtar apaizarena (1684).
- Jesus-Christoren imitacionea, Mixel Xuriorena (1720).
- Iesu-Kristen imitacionia, Martin Maister zuberotar apaizarena (1757)
- Jesusen imitacioco edo berari jarraitcen eracusten duen libruba, Jose Kruz Etxeberria gipuzkoar frantziskotarrarena (1829)
- Jesukristoren imitazioa, Gregorio Arrue gipuzkoar apaizarena (1887)
- Jesu Kristoren imitazionea, Joan Piarres Duvoisinek hasi eta Haristoik bukatua (1896).
Itzulpen guztiok garaian garaiko euskararen lekuko garrantzitsuak dira.[1]
XX. mendean bertan izan dira Kempisa itzuli dutenak, hala nola, Luis Eleizalde (Kisto'ren Antz-bidea, 1913), Arriandiaga, Olabide (Kristo’ren antz-bidea, 1920), etab.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Literatura itzulia, www.basqueliterature.com webgunean.