Jhansi (hindiz: झांसी; maratheraz: झाशी) Uttar Pradeshko hiria, Indiaren iparraldean dagoena. 504.292 biztanle zituen 2001ean. Burdingintza-industria, kautxua eta kobrea dira ekonomia jarduera nagusiak; gainera, burdinbide- eta errepide-lotunea da. Letoia, zeta eta alfonbrak egiten dituzte. Mahrata printze batek eraiki zuen, eta britainiarren mende gelditu zen 1806an. Bundelkhandari eman zizkioten hango eskubideak, baina oinordekorik utzi gabe hil zen; hiria eta eskualdea britainiarrek hartu zituzten orduan. Handik lau urtera, zipaioen iraultza sortu zen (XVIII. eta XIX. mendeko indiar soldaduak ziren zipaioak, Frantzia, Portugal eta Erresuma Batuaren mende zeudenak); han zeuden britainiarrak hil zituzten, eta aske geratu ziren.