Jiří Hájek
Jiří Hájek (Krhanice, 1913ko ekainaren 6a - Praga, 1993ko urriaren 22a) txekiar politikaria izan zen. Nazien aurkako erresistentzian jardun zuen, eta alemanek preso eduki zuten (1939-1945). Gerra ostean, Txekiar Alderdi Komunistako kide egin zen, eta enbaxadore izan zen Londresen (1955-1958) eta Nazio Batuen Erakundean (1962-1965). Hezkuntzako ministro izendatu zuten 1965ean, eta atzerri-gaietakoa 1968an. Pragako Udaberrian Varsoviako Ituneko tropek Txekoslovakia inbaditu zutenean, eraso hura gaitzesteko eskatu zuen Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan. Bere karguetatik kendu zuten, eta 77 Gutuna oposizio-mugimenduko kide egin zen. Bakearen Nobel sarirako hautagai izan zen 1989an.
Jiří Hájek | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1977) | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Krhanice, 1913ko ekainaren 6a | ||||
Herrialdea | Txekoslovakia | ||||
Heriotza | Praga, 1993ko urriaren 22a (80 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Faculty of Law, Charles University in Prague (en) | ||||
Hizkuntzak | txekiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, politikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, politologoa, legelaria eta historialaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Pragako Unibertsitate Karolinoa | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Txekoslovakiako Alderdi Komunista Social Democracy (en) | ||||
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.