Joaquín Lucarini
Joaquín Lucarini Makazaga (Fontecha, 1905eko ekainaren 14a – Burgos, 1969ko irailaren 21a) euskal eskultorea izan zen.
Joaquín Lucarini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fontetxa, 1905eko ekainaren 14a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Burgos, 1969ko irailaren 21a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Biografía
aldatuLantarongo Fontecha herrian jaioa, aita Angelo Lucarini Politi[1] Pietrasantan (Toskana) jaioa zen. Aita Italiatik erbesteratu eta Arabako hiriburuan kokatu ziren joera libertarioko lagunetako bat zen[2] eta eskultorea izanik hiriko Katedral Berrian lan egin zuen. Ama Casilda Makazaga[3] zuen, jatorri nafarreko arabarra.
Aitarekin funtsezko gaiak ikasi ondoren, katedralaren lanak eten eta Bilbora joan zen familia. Bertan Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi eta Ateneon lehendabiziko erakustaldia egin zuen, 1927an hain zuzen ere.
Arabako Foru Aldundiak emandako beka bati esker Parisen eta Italian ikasi zuen[4]. Frantziako Revue Moderne Ilustrée des Arts et de la vie aldizkariaren 14. zenbakiak, 1930eko uztailaren 30ena, Lucarini errealismo espainiarraren ordezkatzailetzat aipatu zuen.
Bere karreraren hasiera hasieratik arrakasta izan zuen. 1929an Bilboko Club Deportivoren erliebeak egin zituen. Bilboko lorategi-hirian El Olimpo izeneko estudioa jarri eta bertan egin zituen lan gehienak. 1969an Burgosko San Pablo zubian El Cidi buruzko zortzi eskulturak egiten ari zela, tronbosi izan eta hil zen.
Estiloa
aldatuBere lanetan klasizismoa da nagusi, giza irudia landuz. Hala ere estilo eklektiko du, agian beti enkarguz lan egin zuelako. XX. mendean modan zegoen Art Décoren eragina ere nabarmena da. Materialen artean: harri, marmol, brontze, alabastro, zur eta buztina landu zituen.
Lanak
aldatu- Isidoro Walls (1927)
- El hambre (1928).
- Relieves del Club Deportivo de Bilbao (1929-30)
- Del 14 al 18 (1930, Bilboko Arte Eder Museoa)
- La victoria de la Música (1932)
- Leyendo (1932, Bilbo)
- Boxeador (1932)
- Lanzador de peso (1932)
- Verso la parte dove si leva il sole (1932)
- Alegoría de la Justicia (1935, Bilbo)
- Héroes del Álcazar de Toledo (1939, Logroño)
- Última Cena (Burgos)
- Tigrearen eskultura (1943, Bilbo)
- Sagrado Corazón (Derioko hilerriaren Ormaetxea familiaren panteoia)
- San Roque (1947, Gernikako Udala)
- Ceres y Mercurio (1949, Bilbo)
- Monumento a Sancho el Sabio (1950, Donostia)
- San Pedro (1951, Basauriko San Pedro eliza)
- ciclo cidiano (1953-55, Burgos)
- Sagrado Corazón de María (1956, Donostiako Urgull mendia)
- Industria y Comercio (1957, Bilbo)
- Hernán Cortés (1959, San Migel)
- Sagrada Familia (1959, Bilboko Deustu auzoa)
- Homenaje a Fleming (1962, Bilbo)
- Fortaleza y Templanza (1962, Gasteiz)
- Inmaculada (Deustuko Unibertsitatea)
- San Francisco Javier (Bilboko izen bereko eliza)
- Virgen de Begoña (1963, Gaztelugatxeko Doniene)
- Sardinera (1964, Santurtzi)
- La Virgen del Buen Suceso (Karrantza)
Lan nabarmenen iruditegia
aldatu-
"La Justicia"
-
"Del 14 al 18"
-
"San Francisco"
-
"Leyendo"
-
"El Tigre"
-
Estatua bi
-
"Los Reyes"
-
"La Ley"
-
"Industria y Navegación"
-
"Ceres y Mercurio"
-
Ormaetxe familiaren hilobia
-
"Álvar Fáñez"
-
"Don Jerónimo de Peribot"
-
El Sucesoko birjina
Kalea Gasteizen
aldatuBere oroimenerako Gasteizen kale bati Joaquín Lucarini izena jarri zitzaion. Mendizorrotz auzoko Batan aldean dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ "Ángel Lucarini" izenez ere ezaguna. Ikus adibidez artikulu hau.
- ↑ Alfredo Velasco Núñez: El Hilo Negro Vasco. Anarquismo y Anarcosindicalismo en el País Vasco (1870-1936), Martxoak 17 KE, Bilbo, 2009; ISBN 978-84-613-0272-7. Ikus 20.or.
- ↑ Ofizialki "Macazaga".
- ↑ Berria Bilbao.neten.
Bibliografia
aldatu- La gran Enciclopedia vasca, "La pintura vizcaína de la postguerra" Bilbo, 1972.
- Mario Ángel Marrodán, "Vida, obra y arte escultórico de Joaquín Lucarini" Donostia, 1988. ISBN 84-86240-57-3
- Vicente Arrizabalaga, "Cuatro altorrelieves de Joaquín Lucarini en el Hospital de Leza. Revista de cultura e investigación vasca Sancho el Sabio" ISSN 1131-5350, 10. zbk., 1999, 139-150. orr.
- María Jesús Beriain eta Ana de Begoña, "Joaquín Lucarini escultor" Gasteiz, 1985, ISBN 84-505-2387-7.
- Iñigo Sarriugarte, "Joaquín Lucarini, el esfuerzo y la constancia de una vida unida a la escultura" Gasteiz, 1997
- Gipuzkoako Foru Aldundia, "La arquitectura en el País Vasco durante los años treinta" 1986
- Mario Angel Marrodán, "Vida, obra y arte escultórico de Joaquín Lucarini" ISSN 1137-4403, 5. zbk, 1988, 279-344. orr.
- José Marín Medina, "La escultura española contemporánea. Historia y evaluación crítica (1800-1978)" 1978
- Xabier Saenz de Gorbea, "Escultura Vasca 1889-1939" Banco de Bilbao, 1984.
- G. Mujika "Estatuas del País Vasco", 1913 (Berrargitaratua: La Gran Enciclopedia Vasca, 1974).
- Xabier Saenz de Gorbea, "Los Lucarini del Deportivo"