John Hall (politikaria)
John Hall (Kingston upon Hull, 1824ko abenduaren 18a - Christchurch, 1907ko ekainaren 25a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko izan zen 1879tik 1882ra.
John Hall (politikaria) | |||||
---|---|---|---|---|---|
1879ko urriaren 8a - 1882ko apirilaren 21a ← George Grey - Frederick Whitaker →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kingston upon Hull, 1824ko abenduaren 18a | ||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Christchurch, 1907ko ekainaren 25a (82 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | baliorik ez |
Ingalaterran jaio zen eta Suitzan, Parisen eta Hanburgon joan zen eskolara. Posta zerbitzu ingelesean lan egin ondoren, 1852an Zeelanda Berrira emigratu zuen. Han ardien abeltzaintzan aritu zen.
1855ean parlamentuko kide hautatu zuten. 1879ko urrian lehen ministro izendatu zuten. Gizonezkoen boto-eskubidea handitu eta kolonoen eta maorien arteko gatazka konpondu zuen. 1882an dimititu zuen osasun arrazoiengatik.
Ondoren, emakumeen boto-eskubidea onartzearen alde egin zuen. Europara bidaiak egin zituen eta Christchurcheko ohorezko alkate izan zen 1906tik 1907ra.