Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

John William Waterhouse

John William Waterhouse (Erroma, 1849ko apirilaren 6a - Londres, 1917ko otsailaren 10a) Italian jaiotako margolari ingelesa, bere lanek ospe handia eman zioten. Bere margolaritza hasieran neoklasizismoan kokatzen bazen, ondoren prerrafaelismoa eta Frantziatik zabaldutako inpresionisten plain air estiloa ere landu zuen. Bere estilo leuna eta misteriotsuak erromantizismoaren eragina erakutsi zuen; horregatik ere, nolabait, sinbolismoarekin lotu dezakegu.[1]

John William Waterhouse

Bizitza
JaiotzaErroma1849ko apirilaren 6a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1917ko otsailaren 10a)
HeriotzaLondres1917ko otsailaren 11 (67 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Esther Kenworthy Waterhouse  (1883 -
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Arts
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Erresuma Batua
Erroma eta Londres
Lan nabarmenak
KidetzaRoyal Academy of Arts
MugimenduaPrerrafaelismoa
neo-Pompeian (en) Itzuli
inpresionismoa
sinbolismoa
Genero artistikoaerretratua
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada

Musicbrainz: e598a46a-c458-422f-917b-496670f48cf9 Find a Grave: 8041010 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

John William Waterhouse Erroman jaio zen, 1849an. Aita ingelesa zen eta margolari gisa lan egiten zuen Italian. "Nino" ezizena jarri zioten haurtzaroan. 1850eko hamarkadan Ingalaterrara itzuli zen familiarekin, eta han aitaren italiera ikasi eta tailerrean lagundu zion. 1870ean Londresko Royal Academy Schoolsen sartu zen. Bere lehen lanak gai klasikokoak ziren eta Royal Academyn, Britainiar Artisten Elkartean eta Dudley Galleryn erakutsi zituen. Hogeita zortzi urterekin atzerrira bidaiatu zuen berriro ere, Italia bereziki maite zuelarik, eta ondorioz, Italiako bizimoduak eta ohiturek eraginda, oso isolatuta geratu zen bere lanetan. Garai honetako sorkuntzak antzinako historiaren eta genero klasikoaren ingurukoak dira, Lawrence Alma-Tadema margolariaren antzekoak. Hala ere, ekialdeko aire jakin batzuk zituzten pinturak ere sortu zituen.

1880tik aurrera bere koadroak Royal Academyn eta The Academyn erakusten zituen urtero. 1885 eta 1895 urteen artean Royal Academyko bazkide eta akademiko izendatu zuten. 1883an, Esther Kenworthyrekin ezkondu ondoren, Waterhouse Primrose Hill Studiosen finkatu zen. Arthur Rackham eta Patrick Caulfield artistak ere Primrose Hill Studiosen izan ziren. 1891n, Waterhousek modelo bat ezagutu zuen, Muriel Foster izena omen zuena, gerora ospetsuak izango ziren bere margolanetarako posatzen hasi zena.

Alexander Henderson finantzariak babestu zuen Waterhouse, eta 1903tik hil zen arte hainbat margolan erosi zizkion. Waterhouse Londresen hil zen, 1917ko otsailaren 10ean.[2]

Ibilbide artistikoa

aldatu

Waterhouseren estilo piktorikoa ia aldatu gabe mantendu zen bere bizitza osoan, baina nolanahi ere, bere lanen gaia aldatuz joan zen igarotzen ari zen etaparen arabera.

Lehen etapan, gai klasikoko lanak bereiz ditzakegu, Waterhousek Italian zehar egindako bidaiei dagozkienak. 1880tik aurrera literatur gaietan oinarritutako garai berri bati ekin zion, non greziar mitologia eta literaturaren eragin nabarmena ikusten den. 1900etik aurrera, Inpresionismoaren eraginez, lasaiago agertzen da eta kolore argiagoak eta distiratsuagoak erabiltzen ditu.[3][4]

Lan nabarmenduak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. https://historia-arte.com/artistas/john-william-waterhouse
  2. Trippi, Peter. J.M. Waterhouse., Phaidon. 2002
  3. Trippi, Peter; Prettejohn, Elizabeth; Upstone, Robert. J.M. Waterhouse: The Modern Pre-Raphaelite Gallery Guide. The Royal Academy of Arts.
  4. https://www.todocuadros.es/pintores-famosos/waterhouse/

Kanpo estekak

aldatu