John Wrathall
John James Wrathall (Lancaster, 1913ko abuztuaren 28a - Salisbury, 1978ko abuztuaren 31) rhodesiar politikaria izan zen. Rhodesiako 2. presidentea izan zen 1976tik 1978ra.
John Wrathall | |||
---|---|---|---|
1976ko urtarrilaren 14a - 1978ko abuztuaren 31 ← Clifford Dupont - Henry Everard → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lancaster, 1913ko abuztuaren 28a | ||
Herrialdea | Rhodesia | ||
Heriotza | Harare, 1978ko abuztuaren 31 (65 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lancaster Royal Grammar School (mul) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Rhodesian Front (en) | ||
Ingalaterran jaioa, kontabilitatea ikasi zuen. 1935ean Rhodesiara emigratu zuen eta hamar urtez lan egin zuen zerga sailean. 1946tik aurrera kontulari lanetan aritu zen Bulawayon.
1949an Bulawayoko udaletxeko kide hautatu zuten eta 1954an parlamentuko kide. 1962an Rhodesiar Frontearen sortzaileetako bat izan zen. Hezkuntza, Osasun eta Finantza ministro ere izan zen.
Ian Smithi boterera igotzen lagundu zion 1964an, eta Rhodesiako Independentziaren Aldebakarreko Adierazpenaren sinatzaileetako bat izan zen 1965eko azaroaren 11n. Finantza ministro gisa, rhodesiar liberaren ordez rhodesiar dolarra jartzeaz arduratu zen.
1976an Rhodesiako presidente hautatu zuten eta bihotzekoak jota hil zen bi urte geroago.