Jon Ander Albisu
Albisu | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Jon Ander Albisu Albizu | |||
Jaiotza data: | 1990eko maiatzaren 6a (34 urte) | |||
Jaioterria: | Ataun ( Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,85 m | |||
Pisua: | 83 kg | |||
Debutatze data: | 2010eko uztailaren 3a | |||
Debutatze pilotalekua: | Beotibar pilotalekua |
Jon Ander Albisu Albizu,[oh 1] pilota arloan Albisu deituraz ezaguna (Ataun, Gipuzkoa, 1990eko maiatzaren 6a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du. 2010eko uztailean bilakatu zen profesional, Asegarcerekin.[1] Oso indartsu jotzen du pilota bi eskuekin; egun, Albisurena da kolpe ikusgarrienetakoa. Dohain handiak ditu buruz buru nahiz binaka jokatzeko: kantxan ondo mugitzen da, airez ederki moldatzen da, egurra ematen du.[2] Gaztea izan arren, oso da burutsua.[3] Gipuzkoako esku huskako pilotari hoberentzat dute pilotazaleek.[4]
Bizitza
aldatu2012an hasi zen nabarmentzen, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian. Pablo Berasaluze lagun, finalerdietan sartu zen.[4]
2013an, 22 urterekin, final handi batera iritsi zen aurreneko aldiz: binakako txapelketa nagusiaren finalera, alegia. Finalerako bidea gorabeheratsua izan zuen: hasierako ligaxkan hainbat partida eskuko minez jokatu zituenez, pilota garbi asko galdu zituen partida horietan, eta kritika gogorrak jaso zituen horregatik. Hala ere, finalerdietako ligaxkan maila handian jokatu zuen, Irujo-Zabaleta bikote ahaltsuari irabazitako partida gogoangarrian bereziki, eta merezimenduz sartu zen finalean, Albisu piloteoan nagusitu izana errematean bikain baliatu zuen Pablo Berasaluze aurrelaria lagun.[4] Finalean, Pablok orpazurda hautsi zuen, eta Irujo eta Zabaleta (txapelketa osoko bikoterik hoberena) nagusitu ziren.[5]
Kirol lorpenak
aldatu- Profesionaletan
- 2011: Bigarren mailako buruz buruko txapelduna
- 2012: Binakako txapelketa nagusian debutatuta, finalean sartu zen, Pablo Berasaluze lagun zuela.
- 2013: Binakako txapelketa nagusiko txapelduna, Pablo Berasaluze lagun.
- Amateurretan
- 2008: Gazte mailako txapeldun, Antiguoko pilota torneoan, binaka, Jon Apezetxea lagun.[6]
- 2009: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna.
- 2010: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna.
Oharrak
aldatu- ↑ Abizenak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Albitsu eta Albitsu edo Albitzu onartu ditu, hurrenez hurren, deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Asegarce enpresako fitxa
- ↑ «Jon Ander Albisu eta Aritz Lasa: Buruz buru»[Betiko hautsitako esteka], Goiberri, 2012-02-13.
- ↑ Jon ESKUDERO: «Roberto Garcia Ariño: "Albisuk harritu egin gaitu"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2012-02-09.
- ↑ a b c Imanol MAGRO: «Beti ikasten da zerbait»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2013-04-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jon ORMAZABAL: «A Pablo Berasaluze se le fracturó mucho más que el talón de Aquiles», Gara, 2013-04-29.
- ↑ J.R. MUNDUATE: «Jon Ander Albisu pilotaria jubeniletan txapeldun Antiguoko pilota torneoan», Diario Vasco, 2008-09-07.