Joris Ivens
Joris Ivens (Nimega, 1898ko azaroaren 18a - Paris, 1989ko ekainaren 28a) Herbehereetako film-zuzendaria izan zen. Dokumentalak egin zituen batez ere. Langileak lanean erakusten zituen bere filmetan. Izadiaren kontrako haien borroka iraunkorra eta gizartearen zapalkuntza ziren Ivensen lanen gai nagusiak. Film aipagarrienak: Zuiderzee (Herbehereak, 1930-1934); Komsomol (SESB, 1932); The Four Hundred Million (Txina, 1939); Our Russian Front (Estatu Batuak, 1941); The First Years (Indonesia, 1948); Carnet de viaje-Pueblo en armas (Kuba, 1960).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joris Ivens |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.