Joseba Larratxe
Joseba Larratxe Berazadi edo Josevisky (Irun, 1985eko martxoaren 1a) arkitekto, marrazkilari, eta komikigile gipuzkoarra da. Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean Berria egunkarirako (Matraka gehigarria), eta Nabarra zein Aldiri aldizkarietarako kolaborazioak egiten hasi zen.[1]
Joseba Larratxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1985eko martxoaren 1a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea |
Parte-hartzailea
| |
Izengoitia(k) | Josevisky |
Unai Irurriaga eta Harkaitz Canoren gidoiarekin Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar, 2022) komiki-liburuarengatik 2023ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen.[2] Gainera. egin dituen beste lanen artean, azpimarragarriak dira, batetik, Basolatik berri onik ez (Xabiroi, 2020) komikia Orbaizetako arma fabrikari buruzko istorio fantastikoa,[3] eta bestetik KKLRD egitasmoa, Lazaro Yak Boldorekin batera eta Sexty Sexers taldeko kide baten kolaborazioekin abian jarritakoa.
Komiki tailerrak eman izan ditu Beran, Tolosan[4] eta Usurbilen. Eta hitzaldiak eta erakusketak, berriz, Gasteizen, Donostian,[5] Irunen,[6] Ibarran, Getarian, Beran, Larzabalen eta Bartzelonan.
Lanak
aldatuAsko dira Joseba Larratxek burututako lanak. Hona hemen azken urteotan nabarmendutakoak:
- Berria egunkariaren Matraka gehigarrirako Euskal Friki komiki zintak (2006-2007).
- Nabarra aldizkarirako komiki zintak (2007-2008).
- Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkarirako komiki zintak (2008-2017).
- kklrd.com web komikiaren (2010) sortzaileetako bat ere bada.
- Katu hegoduna / La gata alada (Saure, 2013) komikia, Yurre Ugarteren gidoiarekin.[7]
- Esti Vivancoren Argixorgin (Elkar, 2014) eta Eireren egunerokoa (Elkar, 2015) liburuetarako ilustrazioak.
- Strange Sports Stories bilduman kaleratutako Waking komikia (Vertigo Comics, 2015), Genevieve Valentineren gidoiarekin.[8]
- Aingurak komiki saila (Gaztezulo, 2015-2016).[9]
- Jakoba Errekondoren Bizi Baratzea, Altza Porru komiki-libururako 10 orrialdeko komikia (Argia, 2016).
- Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin liburuarentzako ilustrazioak (Auspoa, 2016).
- Eneko Aritza, lehen errege baskoia / Eneko Aritza, primer rey vascón (Nabarralde, 2016) komikiaren marrazkia, Angel Rekalderen gidoiarekin.[10]
- Komiklip komiki saila Gaztezulo aldizkarirako (2017).
- Isidoro Fagoaga, bada tenorea! komiki laburra, Isidoro Fagoaga tenoreaz, Jon Abrilen gidoiarekin (Berako Udala, 2017).
- Argia aldizkarirako (zein urtekarirako) ilustrazioak 2012. urteaz geroztik[11] eta Larrun gehigarrirako azalak 2015etik aurrera.
- H28 aldizkari satirikorako komiki zintak 2015. urteaz geroztik.
- Ikastolen Elkartearen Xabiroi aldizkarirako komikiak, Pako Aristi, Asisko Urmeneta eta Yurre Ugarteren gidoiekin.
- Jasone Osororen Eskularru beltzak liburu sailerako ilustrazioak (Elkar, 2017-...).
- Joana Maiz (Harriet, 2019) komikiaren marrazkia, Yurre Ugarteren gidoiarekin.[12]
- Basolatik berri onik ez (Xabiroi, 2020) komikiaren marrazkia, Asisko Urmenetaren gidoiarekin.[3]
- Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar, 2022) Unai Irurriaga eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Lan honengatik 2023ko Literatur Lanaren ilustrazioa modalitatean Euskadi Literatura Saria jaso zuen.[2]
Disko azalak
aldatu- Lauroba musika taldearen Iglu bat basamortuan diskoaren azaleko eta kontrazaleko marrazkiak (Elkar, 2012).
- Izeberg musika taldearen Lurrik ez begi bistan diskoaren azaleko eta kontrazaleko marrazkiak (Izeberg, 2016).
- Mugaldekoak musika taldearen Galdemoduen trilogia diskoaren azaleko eta kontrazaleko marrazkiak (Gaztelupeko Hotsak, 2017).
Bideoklipak
aldatu- Mugaldekoak musika taldearen Zakur arra eta ehunzangoa abestiaren bideoklipa (2012).
Sariak
aldatu- 2005. Basauriko Ganorabako komiki lehiaketan lehenengo saria.
- 2023. Literatur Lanaren ilustrazioa modalitatean Euskadi Literatura Saria jaso zuen, Ni ez naiz Mikel Laboa komikiarengatik.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 20 · joseba larratxe, josevisky. Magala Podcasta- Antxeta Irratia - Spotify 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
- ↑ a b c Rey Gorraiz, Uxue. (2023-10-11). «Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
- ↑ a b Basolatik berri onik ez – Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxe | Xabiroi. 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «Joseba Larratxe: "Oso marrazki sinple eta eskematikoekin komiki bikainak egin daitezke"» uberan.eus 2015-09-18 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ (bideoa) PKN Donostia vol. 5. 2011-04-07 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ «Joseviskyren erakusketa Irunen irailean» Eibar.org 2011-09-03 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ Ubeda, Ima. (2013-11-24). «Irrazionala den ororen aitortza da 'Katu hegoduna' komikia» Argia in: Yurre Ugarteri elkarrizketa. (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ Torner Zabala, Jon. (2015-06-16). «'Josevisky'-ren estreinako komikia AEBetako 'Vertigo' argitaletxearentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ «EITB Kultura Transit: Joseba Larratxe (Josevisky) marrazkilaria» (bideoa) Kulturklik 2015-11-18 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ «Eneko Aritza. Lehen errege baskoia» Berria 2017-02-12 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ Ganbelai, Pakito. (2017-04-28). «Joseba Larratxe, “Josevisky”: Ez da izango» zuzeu.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
- ↑ Joana Maiz. 2019-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Egilearen lanak ikusteko: http://josebalarratxe.tumblr.com/
- 20 · joseba larratxe, josevisky. Magala Podcasta- Antxeta Irratia - Spotify 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).