Joxerra Garzia
Joxerra Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1953ko apirilaren 14a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen 1993tik 1997 arte. Bi anaia ditu, Juan Garzia idazlea eta Alberto Santos Garzia Garmendia kazetaria.
Joxerra Garzia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1953ko apirilaren 14a (71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Estitxu Garai Artetxe |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuGizarte eta komunikazio-zientzien fakultatean dihardu. Bertsolaritzaren munduan, bertsozale izateaz gain, gai-jartzaile eta ikertzaile moduan aritu da. Bertsolari eskoletako materialak argitaratu ditu eta tesia ere bertsolaritzaren inguruan egin zuen.[2] Hedabideen eremuan, hainbat lan egin ditu: Euskadi Irratian lan egin zuen eta hainbat urtez Euskal Telebistan Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioa aurkeztu. Aldizkari eta egunkarietan artikuluak argitaratzen ditu eta Alberdania argitaletxeko Zerberri sailaren arduraduna da. Literatura sariak jaso ditu eta literaturgintzan hainbat arlo landu ere bai.
Lanak
aldatuEuskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40 lan baino gehiago daude.[3]
Saiakera
aldatu- Gaur egungo bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak (2020, EHU).
- Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak (2001, Bertsozale elkartea): Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin elkarlanean.
- Kurrin-kurrun vitae. Maisu baten ikarak eta ostikadak (2004, Alberdania).
- Jendaurrean hizlari (2008, Alberdania).
Poesia
aldatu- Dena depla (Bezperaren kronika) (1988, Baroja)
- Zotal egunak (1991, Kutxa)
Haur eta gazte literatura
aldatu- Malen laberinto madarikatuan (1986, SM)
- Gau bat gauekoen artean (1988, Erein)
- Tunelaz bestaldean (2000, SM)
Aforismoak
aldatu- Egonean doazen geziak. Metaforismoak (2000, Alberdania)
Elkarrizketa
aldatu- Jon Sarasua. Bertso-ispiluan barrena (1998, Alberdania)
- Jose Elorrieta. Sindikalismoaren berri onak (2001, Alberdania): Nagore Izagirrerekin elkarlanean.
Itzulpena
aldatu- Bertolt Brecht. Keuner jaunaren kondairak (1999, Alberdania)
Sariak
aldatu- 2009ko Anton Abbadia Saria.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/03/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Abizena Garzia idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Muñagorri Garmendia, Lander. ««Eskoletan adizkiak irakatsi beharrean, hobe genuke jolas modura irakastea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-22).
- ↑ Joxerra Garziaren produkzioa, Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)
Kanpo estekak
aldatu- «Joxerra Garzia», Literaturaren Zubitegia.
- Elkarrizketa Argian