Kajaani
Kajaani | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Kajaanin kaupunki | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Kainuuko eskualdea Kajaaniko azpieskualdea | |
Alkatea | Jari Tolonen | |
Sorrera | 1651 | |
| ||
Koordenatuak | 64°13′30″N 27°44′00″E / 64.22500°N 27.73333°E | |
Azalera - Ur-azalera |
2.264,01 km² [1] 428,94 km² (%18,9) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
37.986 (2011.11.30) [2] 20,7 bizt/km² (2010) [3] % 97,2 (ofiziala) % 0,1 % 2,7 | |
Webgune ofiziala | (Finlandieraz) (Ingelesez) |
Kajaani Finlandiako hiri bat da, Kainuu eskualdearen hiriburua. Oulujärvi lakuaren hegoekialdean dago, Oulujoki ibaiaren bidez Botniako golkorantz drainatzen duena. Elias Lönnrot folkloristak bere honako bidaiak Karelian folklorea biltzen ari zenean egin zituen.
Historia
aldatuKajaani 1651n sortua izan zen Finlandiako Gobernari Orokorra zen Per Brahek sortutako finlandiar hirietako bat bezala. Garai honetan, Kainuu eskualdea, baso lurralde bezala pinutik lortutako alkitran ekoizle garrantzitsua izan zen, eta alkitranaren komertzioa izan zen bertako industria nagusia. Alkitran upelak Oulujärvin zehar itsasontzietan eramanak izan ziren eta ondoren Oulujokiren bidez Itsaso Baltikoaren kostaldean dagoen Oulu hirirantz eramanak. Hemendik, alkitrana itsasontzietan Europa kontinentalera eramaten zen, non itsasontzien pitzadurak zigilatzeko erabiltzen zen.
Kajaaniko monumentu historiko ezagun bat Kajaaniko gazteluaren hondakinak dira, Kajaani ibaiaren erdialdean dagoen uharte batean, hiriaren erdialdean dagoena. Gaztelua, jatorrian 1604an eraiki zen eta 1666an amaitu. Gaztelua zentru administratibo, presondegi, base militar eta hiritarren babesleku bezala erabilia izan da.
Haserre Handian zehar, XVIII. mendean Errusiar armadak gaztelua errenditzera behartu zuen. Errusiarrek gaztelua 1716ko martxoan hartu eta suntsitu egin zuten, hondakinetan utziz. Gaur egun, hondakinak bereziki ospetsuak dira haurren artean, iluntasunean pasabide txikiak esploratzea eta fantasiazko abenturak izatea atsegin dutenak.
Badu aireportua, Finavia konpainiak operatzen duena.
Hiriarekin lotutako pertsonaia ezagunak
aldatu- Urho Kekkonen presidentea, Kajaanin 1911 eta 1921 artean bizi izan zena.
Ekonomia
aldatuUPM-Kymmene paper enpresa da Kajaaniko enpresa pribaturik garrantzitsuenetako bat. Kainuuko Brigadak ere jende askori ematen dio lana.
Transtech Oy tren enpresa Otanmäkin dago, Kajaanitik hegomendebaldera. VR bagoi asko Otanmäkin eraikitzen dira.
Hiri senidetuak
aldatuBarrutiak eta herriak
aldatu
Barrutiak:
|
Barrutiak: (jarraipena)
|
Herriak:
|
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ Maanmittauslaitos 2011
- ↑ Väestorekisterikeskus 2011.11.30
- ↑ Väestorekisterikeskus 2010